SAREKO 10 PORTAERA EGOKIAK

  1. Sarean guztiak gara pertsona duinak, besteei errespetua diet eta errespetatzen naute.
  2. Sarean parte hartzea edo ez neuk erabakitzen dut. Besteen askatasuna ere onartzen dut.
  3. Nire identitatea, isilpeko informazioa eta besteen pribatutasuna babesten ditut.
  4. Bisitatzen ditudan guneak eta ezagutzen ditudan pertsonak aukeratu egingo ditut. Kontuz ibiliko naiz ditudan harremanekin.
  5. Nire eta besteen ideiak, iritziak eta zaletasunak errespetatzen ditut.
  6. IKTek nire bizi-kalitatea hobetzen laguntzen didate, giro zintzo eta baketsua sortzen ahalegintzen naiz.
  7. Adingabeak babesten ditut. Lagunak sareen erabileran gidatzen ditut eta eredu ona naiz haientzat.
  8. Egile-eskubideak errespetatzen ditut. Besteen produkzio intelektuala aitortzen dut.
  9. IKTak ez ditut erabiltzen legez kontrako ekintzetarako. Gune seguruak eta konstruktiboak sustatu eta erabiltzen ditut.
  10. IKTei eskaintzen diedan denbora erregulatu egiten dut.