13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat

Parte hartu Istagramen irudi baten bitartez zure bizitzako istant bat azalduz: zer duzun gustuko, musika, kirola… nola bizi zaren, edo zure eguneroko une esanguratsuak zein diren azalduz. 

Lehiaketa 2017ko martxoaren 1ean hasi eta maiatzaren 7an bukatuko da, eta bertan parte hartzea aukerakoa eta doakoa da. 

Nola parte hartu lehiaketan?

320x162 Argazkia edo bideoa egin

Lehiaketan parte hartuko duen argazkian/bideoan azaldu zer duzun gustuko  (musika, kirola…) nola bizi zaren, edo zure eguneroko une esanguratsuak zein diren.

320x162 #SareaONdo traola jarri 

Ni ere #sareanONdo" edo "Gu ere #sareanOndo" esaldia jarri behar duzu, hasieran, tartean edo bukaeran. 

320x162        Igo instagramera

Igo zure Instagramera eta  erakutsi badakizula segurtasuna zaintzen eta zure identitatearen kudeaketa egokia egiten. 

 

 

Zein da saria?


1. Argazkien kategorian

  • 2 plaza Gazte Oporraldiak programan Menorcara joateko.
  • 300 euroko txartela gailuetan gastatzeko.
  • 150 euroko txartela gailuetan gastatzeko.
  • Epaimahaiaren bi aipamen berezi: 50 euroko txartelak gailuetan gastatzeko. 
  • Gazteleku onenaren taldeko saria. Gazteleku bakoitzak bere perfileko izena txertatu beharko du argazkian, lehiaketaren 2 traolak gehituta. Gazteleku batek argazki bat baino gehiago igo ditzake. 

2. Bideoen kategorian

  • Bideo onenaren saria. 250 euroko txartela gailuetan gastatzeko. 
  • Lehiaketan zehar, gainera, zozketak izango dira parte-hartzaile guztien artean.

 
Zer saritzen da?

Argazkiaren originaltasuna, balio on bat erakustea, zenbat atsegite lortu dituen eta kalitatea.
Sare sozialetan egindako ekintzak; hau da, balio erantsia ematen dioten elementuak: etiketak, efektuak, estekak, gure balioak ongi erabiltzeak. Ez da onartuko mezu iraingarriak, sexistak edota diskriminatzaileak dituen irudirik.

Oinarrriak +