Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Landa eremua

Departamentua

 

Taldea

Jabier Larrañaga Garmendia

Irudia

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua

Jabier Larrañaga

Azpeitia (1972). Informatikan lizentziatua Deustoko Unibertsitatean.

INFORMAZIO GEHIAGO

Xabier Arruti

Irudia

Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria

Xabier Arruti

Beizama, 1968

Ekonomia eta Enpresa zientzietan lizentziatua

HAZIn Eusko Jaurlaritzaren Fundazio Publikoan Landa Garapen Teknikaria, 2011-2015

INFORMAZIO GEHIAGO

Arantxa Ariztimuño

Irudia

Mendietako eta Natura inguruneko zuzendaria

Arantxa Ariztimuño

Iruña, 1973

Nekazaritza, abelzaintza eta Landa Ingurunearen ingeniaría.

Gipuzkoa eta Arabako partzuergo orokorreko kudeatzailea, 2013-2015

INFORMAZIO GEHIAGO

Jon Ander Azpiroz

Irudia

Landa Udalerrien Garapenerako zuzendaria

Jon Ander Azpiroz

Aia, 1991

Haur Hezkuntzako Irakasle Graduatua.

INFORMAZIO GEHIAGO

Helburu eta apostu estrategikoak

Lurralde oreka

Landa ingurunean hiri ingurunearen antzeko zerbitzuak (integralak) eta gizarte ongizatea lortzea, biztanleriari eusteaz gain, landa eremuak erakargarri eta lehiakor egiteko.

Xedea Landagipuzkoa programa martxan jartzea da. Programa honen helburua 2.500 biztanletik beherako herriak garatzea. Azpiegitura berriak garatzeko, arrakala digitala murrizteko, jarduera ekonomiko berriak erakartzeko (landa eremuetan zona industrialak garatzeko), gizarte zerbitzuak optimizatzeko eta horrelakoetarako pentsatutako programa bat da.

Mendiak eta Natura Ingurunea

Mendi publiko nahiz pribatuak iraunkortasun eta gehieneko erabilera printzipioen arabera aprobetxatu eta erabili daitezen ekintzak sustatzea, mendien arrazoizko erabilera bateragarri eginez natura ingurunea behar bezala zaintzearekin, era horretan mantendu edo areagotu ahal izateko mendiek duten ahalmena, gaur egun eta etorkizunean Gipuzkoako funtzio ekologiko, ekonomiko eta sozialei erantzuteko.

Nekazaritza eta Landa Garapena

Belaunaldi ordezkapena sustatzea lehen sektorean, aktibo berriak txertatzeko plan baten bidez. Gazteak lehen sektorean has daitezen sustatzea, eskura dauden tresna guztiak baliatuz: Nekazaritzako Lur Funtsa, prestakuntza, Gaztenek, bekak, finantza tresnak. Sektorearen antolaketa eta elkartegintza sustatzea ere bilatzen da. Horretarako, efizientzia hobetu nahi da zerbitzuak ematerakoan, araudia arrazionalizatu eta Landa Garapeneko Programa Gipuzkoako sektorearen errealitatera egokitu: tramiteak eta aplikazio informatikoak erraztea; koordinazio handiagoa administrazioen eta entitateen artean.


Ikusi departamentuaren proiektu eta helburu estrategikoak