Ordezkatzeko moduak

Zerga-kudeaketako edozein profesionalek (pertsona fisikoa edo erakundea) ordezkari gisa jardun ahal izateko eta zerga-eredu desberdinak kudeatu ahal izateko, Ogasun eta Finantza Departamentuak garatuta dauka zerga-ordezkaritzaren errolda. Era berean, zenbait zerga-eredu aurkeztu ahal izateko Departamentuak hainbat elkargo eta elkarte profesionalekin sinatuta ditu lankidetza-hitzarmenak:

  • Lankidetza-hitzarmenak. Hitzarmenen helburua da unean uneko zerga-ereduak aurkeztea, non profesionalaren eta bezeroaren arteko harremana ere puntuala eta noizbehinkakoa den. Sistema honen bidez, sinplifikatu egiten da zergapekoak ordezkatua izateko duen borondatearen balidazioa, ez baita eskatzen ogasunaren aurrean bere adostasuna egiaztatzea. Nahikoa da bere izenean jardungo duen profesionalak ordezkaritza hori duela egiaztatu ahal izatea, ordezkatuak ordezkaritza-dokumentu bat sinatuta. Profesionalak dokumentu hori gorde eta eskuragarri eduki beharko du. Bide hori bakarrik erabil daiteke web orrian zehaztutako zerga-autolikidazioko eredu puntualak aurkezteko. Eredu horiek zerga-ordezkaritzaren bidez ere aurkez daitezke.
  • Zerga-ordezkaritza. ZergaBidean eskuragarri dauden era guztietako zerga-ereduak eta idatziak aurkezteko balio du. Zerga-ordezkaritza baten altak ordezkatutako pertsonaren adostasuna biltzen duen izapide bat osatzea dakar. Modu telematikoan egin daiteke, ordezkatuak sinadura elektronikoa badu. Zerga-ordezkaritzak lau maila ditu, baina horietako lehenengoarekin mota guztietako ereduak aurkez daitezke. Aldizkako zerga-ereduak aurkezteko erabiltzen den tresna da, eta profesional-bezero harreman egonkorretan erabiltzen da.

Zergen kudeaketan eta aholkularitzan modu profesionalean diharduten eta deskribatutako bi bideetako edozein erabiliz hirugarrenen izenean zerga-ereduak aurkeztu nahi dituzten pertsonek alta eman beharko dute zerga-ordezkaritzaren erroldan.