368 Telekomunikazio zerbitzuei aplikagarri zaien araubide berezia BEZan

Nork aurkeztu behar du?

034 ereduaren bidez araubide bereziaren aplikazioa aukeratu  duten enpesari edo profesionalek,  eta identifikazio tokia Gipuzkoako lurralde historikoa denean, lurralde horretan jarduera ekonomikoaren egoitza edo establezimendu iraunkor bat edo batzuk izateagatik.

Zer aitortzen da?

Aurreko hiruhilekoan eginiko telekomunikazio, irrati edo telebista zerbitzuak nahiz bide elektronikoz emandako zerbitzuak, baldin eta zerbitzu horien jasotzaileak  enpresari edo profesionalak   ez direnean, eta hauek Europar Batasuneko estatu kidean edota bere helbidea edo egoitza hor kokatuta dutenean.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet bidez: Gipuzkoataria transmititzearen bitartez (emaitza helbideratuz, baldin eta emaitza ordaintzeko atera bada). Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.
  • Paperean: 368 inprimakia betez eta aurkeztuz.

Aurkezteko lekuak

Paperean egiteko:

  • Ordaintzekoak (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean): Finantza entitate laguntzaileak.
  • Itzultzekoak: Finantza entitate laguntzaileak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia) eta Herritarren arretarako bulegoak.

Internetez egiteko:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.

Aurkezteko epea

Hiruhilekoa. Apiril, uztail, urria eta urtarrilaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkezteko.

Inprimakiak

PDFbetegarria inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. 

  • 368 eredua (PDF) Indarrean dagoen eredua 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Araudia

102/1992 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren araudi fiskala Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 (webgunera joan) Legera egokitzen duena (PDF)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) - 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

166/2015 Foru Agindua, apirilaren 16koa, 368 eredua onartzen duena. (PDF)

Informazio interesgarria

  • Aitorpena aurkeztu egin beharko da dagokion epean kontuan hartu gabe telekomunikazio, irrati edo telebista zerbitzurik nahiz zerbitzu elektronikorik eman diren edo ez, X batez adieraziz Jarduerarik ez laukian.

Lotutako zergak (ereduak)

034 BEZan telekomunikazio zerbitzuen hasiera, aldaketa edo amaiera aitorpena

300 BEZaren hiruhileko aitorpen-likidazioa

390 BEZaren urteko aitorpen-likidazioa

347 Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena