Gipuzkoa zain duzu

Gipuzkoa etorkizunera begira dagoen, etorkizunean inbertitzen duen lurraldea da; lurralde lehiakor, inteligente eta industriala.

Kokapen estrategikoa dugu, Europa hego-mendebaldean, Euskal Herrian, zaintzen gaituen klimarekin, paisaia apartarekin, eta izaera ireki eta abegitsuarekin.

Kultur lurraldea gara, lehen mailako gizarte zerbitzuak ditugu, eta planeta osoan ez dago biztanleko Michelin izar gehiago daukan lurralderik.

  • Langabezia % 7,93koa.
  • GINI indizea % 26,30ekoa.
  • I+G+Bko gastua % 2,31koa.
  • BPGren % 27,60 industriakoa.