Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gipuzkoa Talent

Lantaldea

GIPUZKOA TALENT ekimena Gipuzkoako Aldundiak bultzatutako ekimena da, eta helburua du lurraldean giza kapitala sustatzea eta indartzea, eta kapital hori konektatzea beren etorkizuneko erronkei ekitera begira talentu hori behar duten enpresekin. Ekimenak lurraldera erakarri, bueltan ekarri eta bertan atxiki nahi ditu zenbait enpresa-esparrutan prestakuntza-maila handia duten pertsonak.

Ekimen hau lankidetza-esparru baten barnean garatuko da, hain zuzen ere Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren (GFA) Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentuak 2018ko urtarrilaren 25ean sinatuaren barnean, horren xedea baita fokua ekintzailetza aurreratuan eta talentuaren kudeaketan jartzea, helburu harturik jarduera-politikak ildo beretik eramatea eta elkarrekiko programak diseinatzeko eta garatzeko lan egitea; eta hori guztia egin ahal izateko, ekimenak laguntza jasotzen du, berrikuntzan eta ezagutzan prestakuntza handia duten pertsonen mugikortasunera zuzendutako Bizkaia Talent Elkartearena zehazki –dirua irabazteko asmorik gabeko erakundea da, lankidetza publiko-pribatu gisa 2005ean sortua–, 2005etik aurrera esparru horretan ari baita lanean Bizkaiko Foru Aldundiarekin.

Gipuzkoa Talent-ek lurralde ororen garapenerako nagusiena den eragilea sustatu eta indartu nahi du, giza kapitala alegia. Horregatik, eta talentua erakartzeko helburu hori iristearren, Gipuzkoa Talent-ek Euskal Herri osoko enpresa eta unibertsitate garrantzitsuen laguntza du, eta zenbait jarduera garatzen ditu, honakoak dituela xede:

  • Talentuaren aldeko ingurune-ekosistema bat bultzatzea.
  • Gipuzkoa eta, oro har, Euskal Herria sustatzea, destino-laneko marka gisa, profesional, sortzaile eta ikertzaileen artean, lurralde historikoarentzat interes estrategikoa duten arloetan.
  • Zerbitzuak eta programak eskaintzea, oso prestakuntza-maila handiko pertsonak identifikatu, horiengana jo eta Gipuzkoako erakunde eta proiektuetan sar daitezen ahalbidetzearren.
  • Gipuzkoa Talent estrategiaren ildo beretik doazen sare sozial eta praktika-komunitateak sortzea, garatzea eta dinamizatzea.
  • Beste erakunde publiko eta pribatu batzuekiko solaskidetza koordinatzea eta arintzea.

Lurraldeko enpresetan eta berrikuntza-zentroetan lan egitera datozen profesional eta zientzialarientzako harrera- eta integrazio-zerbitzua eskaintzearren, GIPUZKOA Talent bulegoa jarri da martxan Miramonen.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren (GFA) Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua

Nola lagunduko dizugu?

Nori zuzentzen zaizkio gure zerbitzuak?

Gure jarduera prestakuntza-maila handiko pertsonei zein erakundeei zuzentzen zaie. Gipuzkoa Talent-ek enpresei laguntzen die, zentro teknologikoei, unibertsitateei, elkarteei, ikerkuntza-zentro eta -taldeei eta fundazioei, baldin eta egoitza edo lantokia Gipuzkoako Lurralde Historikoan badaukate eta prestakuntza-maila handiko pertsonak kontratatu, beren erakundean sartu edo/eta beren erakundearekin lotu nahi badituzte; eta zerbitzuetakoren bat, Networking kasu, lantokia euskal lurralde historikoetako edozeinetan duten erakundeei ere zuzentzen zaie.

Banakako pertsonei dagokienez, laguntza ematen diegu enpresa, unibertsitate edo beste erakunde batzuek kontratatu, hartu edo lotetsi dituzten teknologoei, ikertzaileei, irakasleei zein profesionalei. Laguntza ematen diegu, era berean, prestakuntza-maila handiko profesionalei eta ikertzaileei, Gipuzkoako Lurralde Historikoan berrikuntza-proiekturen batean sartzen edo proiektuari lotzen zaizkionean kolaboratzaile, aholkulari edo aditu gisa.

Interes estrategikoko arloak

Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sistemak produkzio-ehun propioaren beharrei erantzuteko lan egiten du, enpresen lehiakortasuna areagotzearren.

Era berean, Gipuzkoa Talent Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren ildo beretik doa; izan ere programa horrek ere orainera dakartza etorkizuneko erronkak, apustu estrategiko zehatza landuz elektromugikortasunean, gastronomia digitalean, zahartzeari eman arretaren berrikuntzan eta zibersegurtasunean.