Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gipuzkoa Talent

International Professional Networking Meetings

Gipuzkoa Talent-ek beren jarduera beste herrialde batzuetan garatzen duten Euskal Herriko prestakuntza-maila handiko ikertzaile eta profesionalekin lotzeko zerbitzua eskaintzen die Gipuzkoako erakundeei. Laguntza honen helburua da sektore estrategikoen egungo eta etorkizuneko egoera zuzenean ezagutzea, garapen eta ibilbide profesionala garatzeko aukerekin batera, beren garaian emigraziora jo zuten profesionalek itzultzea edo gure herrialdean garatzen diren proiektuei lotzea erabakitzen duten kasuetarako.

Helburu hori lortzeko diseinatutako ekintzen artean, Europako zenbait hiritan antolatutako jardunaldiak nabarmentzen dira. Horrelakoetan, arlo jakin batzuetako euskal erakundeak elkartu egiten dira gaur egun beren jarduera profesionala europar hiri horietatik hurbileko eremuetan garatzen duten prestakuntza-maila handiko euskal ikertzaile eta espezialistekin. Topaketotan, erakundeek aukera dute garatzen dituzten proiektuak eta jarduerak azaltzeko eta profil profesionalak biltzeko, hain zuzen itzultzeko edo/eta kolaboraziorako aukerak aztertu ahal izatearren.

Jardunaldi horiek 2015eko urteaz geroztik dagoen eta gipuzkoar enpresak ere horretan sartu ahal izango diren Be BasqueTalent Network deituaren esparruan egiten dira.

Europar hiriak: talentua Euskal Herrira erakartzea eta lotzea.

2018 Be Basque Talent Conference: Londres

Be Basque Talent Conference-k 40 euskal enpresa baino gehiago eta Erresuma Batuan bizi diren 170 profesional biltzen ditu.

Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiak elkarlanean ari dira Be Basque Talent Network plataformaren bitartez, talentua Euskadiko enpresetara erakartzeko.

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuruk parte hartu du, Bizkaiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatu Imanol Pradalesekin batera, Bizkaia Talent-ek antolaturik eta Gipuzkoa Talent-en laguntzarekin Londresen egin den Be Basque Talent Conference-ren 11. edizioan. Ekitaldian 40 euskal enpresa eta erakundek eta gaur egun Erresuma Batuan bizi diren prestakuntza-maila handiko 170 profesionalek hartu dute parte.

Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiak apustu garbia ari dira egiten talentua Euskadira erakartzeko, eta lurralde bakoitzak bere estrategia badu ere talentuari dagokionez, elkarlanean ari dira puntu batzuetan, proiektuak eta ekimenak partekatuz, erakunde biek joan zen urtarrilaren 25ean izenpetutako hitzarmenaren esparruan. Hitzarmen hori sinatu izanak aukera ematen du bakoitzak talentuaren inguruan dituen estrategiak bultzatzeko, betiere helburu komun batez, honakoa baita: talentua erakartzea eta Euskadiko enpresetan den talentua atxikitzea.

Ekimen partekatuen artean, eta Be Basque Talent Network-en barnean, Be Basque Talent Conference deitutako nazioarteko topaketak daude, esaterako urriaren 6an Londresen egina. Londresko ETC Venues St. Paul’s-en izan den topaketan 40 euskal enpresa eta erakunde bildu dira, horietatik erdia gipuzkoarrak zirela. Ainhoa Aizpuruk eskertu egin du horien presentzia, ahalegina eta lankidetza, helburu komuna gure lurraldera talentua erakartzea da eta: “Oso adierazgarria da gu Euskadiko enpresetara hurbiltzeko interesa duten 170 profesionalekin eta enpresa horietako 40rekin bildu izana, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundien babesean. Horrek argi eta garbi lagatzen du talentuaren inguruko estrategia batean ari garela lanean, eta den-denok helburu bera dugula gainera: talentua gure herrialdera eta gure enpresetara erakartzea”.

Be Basque Talent Conference topaketan parte hartu duten 170 pertsona horietatik, % 73,39 gaur egun Erresuma Batuan bizi diren Euskadiko profesionalak dira, % 20,87 espainiar estatutik datoz, eta beste profesionalak Erresuma Batukoak, Mexikokoak, Belgikakoak, Frantziakoak eta Venezuelakoak dira.

Jardunaldian zehar, profesionalek aukera izan dute lantegi tematikoetan izateko, ideiak eta iritziak ‘open discussion forum’ batean partekatzeko, eta beste zenbait dinamikatan parte hartzeko, esaterako enpresak eta erakundeak konektatzeko ‘networking’ bazkarian. Topaketan parte hartu duten enpresak eta erakundeak honakoak dira: ACICAE, ADEGI, Ampo, BATZ, BEAZ, Bilbao Ekintza, CAF Group, CEBEK, Campo & Ochandiano, CIC Energigune, CIE Automotive, Cikautxo, Danobat Group, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Egile, EHU/UPV, Erreka Group, Etxe-Tar, Fagor Arrasate, Fidenet Comunicación, GAIA klusterra, Gestamp, Gestionet, ULMA Taldea, Ibarmia, ieTeam Consultores, IK4 Research Alliance, In Group Consultoría, ITP Aero, Kirolbet, LKS, Matrici, Mondragon Corporación, NEM Solutions, Petronor, RETAbet, SALTO Systems, Sidenor, Tecnalia, Velatia, Vicomtech eta Virtualware.

Azken batean, Be Basque Talent Conference-k topaketa-espazioak sortzea bilatzen du, talentua bilatzen duten enpresen eta kanpoan dagoen talentu horren artean. Alde batetik, ekitaldira hurbiltzen diren profesionalei aukera ematen die lurraldearen egoera sozioekonomikoa eta zientifiko-teknologikoa hur-hurretik ezagutzeko, eta beren plantilletan talentua sartu nahi duten enpresekin biltzeko. Eta, bestetik, enpresa horiei aukera ematen die goi mailako gaitasunak dituzten profesionalak ezagutu eta beren jarduerara talentu berria inguratzeko. Ainhoa Aizpuru diputatuak adierazi duen moduan, “oso aukera ona da prestakuntza-maila handiko talentua gure lurraldera erakartzeko; horixe da, zalantzarik gabe, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erronka estrategikoetako bat. Zeren eta talentua, azken batean, gure lehiakortasunaren, gure indarraren eta lurralde gisa dugun etorkizunaren zutabe garrantzitsuenetako bat baita”.

Gauzak horrela, aipatzekoa da Gipuzkoako Foru Aldundia, Ekonomia Suspertzeko Planaren barnean, Gipuzkoa Talent izeneko lurralde estrategia integrala ari dela lantzen, ardatz dituela lurraldeko enpresa eta erakundeetara talentua erakartzea, talentua sortzea, eta egun badutena atxikitzea. Horretarako, Gipuzkoa Talent Bulegoa jarri da martxan. Horrek, estrategia integrala bultzatzeaz gain, eta Be Basque Talent Network plataformarekiko lankidetza estuan, helburu du lurraldeko enpresetan lan egitera kanpotik datozen profesionalak hartzea. Gainera, beste hainbat ekimen ari dira garatzen, hala nola Talentia, Gipuzkoa Talent Forum, Fellows programa, eta zenbait diru laguntza eta laguntza ere bai, talentua erakarri, talentua sortu eta talentua Gipuzkoan mantentzearren.

2017 Be Basque Talent Conference: Munich. Arrakasta itzela MUNICHen egindako hamargarren Be BasqueTalent Conference-n

Municheko Nemetschek Negozio Zentroak hartu zuen Be Basque Talent Conference-ren hamargarren edizioa. Bizkaia Talent-ek antolatutako topaketak, hots, enpresak eta erakundeak Alemanian bizi diren prestakuntza-maila handiko euskal profesionalekin lotzekoak, helburu zuen sektore estrategikoen egungo eta etorkizuneko egoera zuzenean ezagutzea, beren garaian emigratu zuten profesionalek itzultzea edo/eta gure herrialdean garatzen diren proiektuei lotzea erabakiz gero ibilbide profesionalean aurrera egiteko izango lituzketen aukerekin batera inolaz ere.

Ekitaldian Euskal Herriko 135 profesionalek hartu zuten parte, zenbait sektoretakoak, automozioa, aeronautika, makina-erreminta eta ingeniaritza-zerbitzuak baitzeuden ordezkatuta besteak beste, eta hogeitaka enpresa izan ziren, hala nola: ABB Niessen, Acicae, Ampo, Batz, Beaz, CAF, CIE Automotive, Cikautxo, Danobat Group, Etxe-Tar, Fagor Arrasate, Gestamp, Ibarmia, ieTeam, IK 4, Loramendi, Maier, Matrici, Corporación Mondragón, Nem Solutions, SPRI, Tecnalia, Ulma, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Velatia.

Argibide gehiago

Erakunde horien informazio saioez gain, larunbatean zehar eztabaidak, workshopak eta laneko 600 elkarrizketa baino gehiago izan ziren prestakuntza-maila handiko profesionalen eta euskal enpresen artean.

Talentua eta produkzio-ehuna konektatzeko ekitaldi horietako lehena duela bederatzi urte izan zen, “inork ez zuenean krisiari buruz hitz egiten, bai ordea profesional defizitaz; ekitaldi guztietan lehena izan zen, eta gero Europa osoan zehar zabaldu da, eta baita Estatu Batuetan ere bereziki.

Be Basque Talent Network

Be Basque Talent Network, gaur egun, Euskal Herriko errealitate sozial eta ekonomikoarekin harremanetan dauden edo egon nahi duten prestakuntza-maila handiko profesional sarerik handiena da, eta ia-ia ehun herrialdetako 11.000 pertsona baino gehiago eta 280 euskal erakunde baino gehiago biltzen ditu. Ekimenaren sorburuan aurre egin behar zaien bi erronka estruktural daude: alde batetik, aurre egin behar zaio une honetan zenbait behar dituen produkzio-ehunean talentua sartzeko beharrari eta, bestetik, eta demografiari dagokionez, kontuan hartu behar da lan merkatua uzten duten pertsonak sartzen direnak baino gehiago direla. Datozen urteetan egoera hori areagotu egingo da eta, horregatik, talentua atxiki, erakarri eta konektatu egin behar da.

Gipuzkoa Talent-ek 2017az geroztik hartzen du parte Be Basque Talent Network horretan.

Urtean zehar, eta modu osagarri batean, zenbait topaketa egiten dira euskal profesionalekin talentua biltzen den eta berrikuntzaren arloan erreferente diren hirietan, zehazki Londres, Zurich edo Dublinen”.