Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gipuzkoa Talent

Bisak eta bizileku-baimenak

Bizileku- eta lan-baimena Erkidegoaren araubidearen pean dauden herritarrentzat

Bizileku-baimena

Erkidegoaren araubidearen pean diren herritarrek libre dute espainiar estatuan sartzea, egotea, bertan mugitzea eta bertatik irtetea.

Europar Batasuneko edo Europar Esparru Ekonomikoko pertsona batek espainiar lurraldean egon nahi baldin badu 3 hilabete baino gehiagoz, dagokiona eskatu beharko du, Espainian sartu zenetik hilabeteko epean.

Behin Euskadira iritsita, senideak Erkidegoaren araubidea aplikatzen zaion estaturen bateko nazionalak baldin badira, bertan bizi ahal izango dira, inolako bizileku-txartelik eskuratu beharrik gabe.

Bizileku-txartela

Zenbait modalitate daude:

  • Espainian 3 hilabetetik gora baina urtebetetik behera bizi ahal izateko, indarraldi mugatuko edo aldi baterako bizileku-txartela beharko da.
  • Espainian urtebetetik gora bizi ahal izateko, bizileku-txartel arrunta beharko da; horrek 5 urteko indarraldia izango du, eta automatikoki berritu ahal izango da, beste hainbesteko eperako.
Bizileku-txartela
Non eskatu

Polizia Nazionalaren polizia-etxea – Atzerritarren Bulegoa

Helbidea

Jose Maria Salaberria kalea, 16

20010 - Donostia

Harremanetarako

Tel.: 943 449 810 / 943 449 811

Lana

Jarduera ekonomikoetara begira, Erkidegoaren araubidearen pean dauden herritarrei espainiarrei aplikatzen zaien baldintza berberetan aplikatuko zaie arlo honetan indarrean dagoen araudia. Ezkontideak, ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek eskubidea dute, eskatuz gero, edozein jarduera ekonomikotan aritzeko, espainiarrentzako diren baldintza berberetan, lan egiteko bestelako inolako baimenen beharrik gabe. Horretarako nahikoa dute bizileku-txartela (Erkidegoko egoiliarraren senideari dagokiona).

Administrazio Publikoan sartzeko aukera

Erkidegoko herritarrek espainiarren baldintza berberetan lor ditzakete Administrazio Publikoko enplegu guztiak; salbuespena dira, dena den, botere publikoan partaidetza zuzena izatea dakartenak, edo estatuaren edo administrazio publikoen interesak babestea xedetzat duten eginkizunetan aritzea dakartenak. 543/2001 Errege Dekretuak, maiatzaren 18koak, deskribatzen du beste estatu batzuetako nazionalek iritsi ezin dituzten kidego eta eskalen zerrenda.

Hirugarren herrialdeetako herritarren bizileku- eta lan-baimena

Erkidegotik kanpoko herrialde bateko herritar batek espainiar lurraldean sartu nahi badu, honako eskakizun hauek bete beharko ditu:

  • Pasaporteko titularra izatea edo bidaia-agiri baliozkoak eta indarrean.
  • Eskatzen den kasuetan, dagokion bisa edukitzea.
  • Sartzeko eta egonaldirako helburu eta baldintzen justifikazioa:
    • Ikasketa-bidaien edo beste prestakuntza-motaren baten kasuan, ondoko dokumentuetakoren bat aurkeztea eskatu ahal izango da: ikastetxeren bateko matrikula-agiria, prestakuntza-ikastaro teoriko eta praktikoetan parte hartzekoa, edo egindako ikastaroei buruzko ziurtagiriak.
    • Izaera zientifiko edo profesionaleko bidaietarako, edo beste arrazoi batzuengatik egindakoetarako, ondoko dokumentuetakoren bat aurkeztea eskatu ahal izango da: ikerkuntza-erakunde, enpresa edo agintaritza baten gonbidapena, izaera zientifiko edo teknikoko bilera, konbentzio edo dena delakoan parte hartzekoa; harreman zientifikoak, komertzialak, industrialak… daudela egiaztatzeko dokumentua; biltzar, konbentzio, feria edo dena delakora sartzeko txartelak; edo gonbidapenak, sartzeko txartelak, erreserbak edo programak, ahal den neurrian adierazita gonbidatzen duen erakundearen izena eta egonaldiaren iraupena, edo bisitaren xedea adierazten duen beste edozein dokumentu.
  • Hala dagokionean, Espainiako egonaldian beren mantenurako adinako bitarteko ekonomikoak egiaztatzea, edo horiek eskuratzeko baldintzak egiaztatzea, eta beste herrialde baterako joateko edo jatorrizkora itzultzekoa bitartekoak ere egiaztatzea.
  • Osasun ziurtagiri egokiak aurkeztea.
  • Sartzeko galarazpenaren mendean ez egotea.
  • Osasun publikorako, ordena publikorako, segurtasun nazionalerako edo Espainiaren nazioarteko harremanetarako –edo Espainiak horretarako hitzarmen bat duen beste estatu batzuen harremanetarako– arriskutsua ez izatea.

Bisaren definizioa eta kategoriak

Bisa edo sartzeko aurretiazko baimena xede-herrialdeak, kasu honetan Espainiak, ematen duen lege-tresna bat da (pasaporteari eransten zaio edo pasaporteko orrietan jasotzen da); bidaiatu behar duen pertsonaren jatorri herrialdean, edo bizi den herrialdean, dagoen kontsulatu edo enbaxadaren bitartez ematen da, eta atzerriko herritarrei mugaz haraindi zirkulatzea baimentzen die.

Bisa mota desberdinak daude, Espainiako egonaldiaren iraupenaren eta xedearen arabera:

  • Iraupen laburreko bisak: baimena ematen dute Espainian gehienez 90 egunez egoteko seihileko.
  • Bisa nazionalak edo iraupen luzekoak: Espainiako egonaldiak hiru hilabetetik gorakoa izan behar badu, bisa nazionala edo iraupen luzekoa lortu beharko da. Kategoria horren barnean, araudiak ikerkuntza- edo prestakuntza-jarduerak egiteko aurreikusten dituen bisak honakoak dira:
    • Ikasketa-bisak
    • Lan-baimenerako salbuespen bisa
    • Ikerkuntzarako bisa
    • Bizi eta lanerako bisa

Egin beharreko izapideak

  • Espainian sartzeko bisa eskatu behar den egiaztatu.
  • Egonaldi- edo bizileku-bisa eskatu: baimen honek aukera ematen du atzerritar bat, Europar Esparru Ekonomikotik kanpoko bat, Espainian 90 egun baino gehiagoz egon ahal izan dadin.
  • Bisa eskatzea (egonaldi-baimena eskuratu eta gero).
  • Egonaldi-baimena edukitzeak ez du esan nahi pertsonak Espainiara bidaia dezakeenik, eta bisa lortu arte itxaron beharko du.

Erkidegoz kanpoko eta prestakuntza-maila handiko ikertzaile edo profesional gisa lan egiteko bideak:

Atzerritartasunari buruzko araudia

4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, Atzerritarrek Espainian dituzten Eskubide eta Askatasunei buruzkoa, eta Atzerritar horiek Gizarteratzeari buruzkoa, eta 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua, 557/2011 Errege Dekretuak onartua.

Aldi baterako bizilekua eta lana.

Argibide gehiago

Araudia. Ekintzaileei eta ekintzaileen internalizazioari laguntzeko Legea

Araudia. Ekintzaileei eta ekintzaileen internalizazioari laguntzeko Legea

Baimenak:

  • Inbertsiogileak
  • Ekintzaileak
  • Prestakuntza-maila handiko profesionala
  • Prestakuntza edo ikerkuntza
  • Enpresa barnekoa
  • Aurreko balizkoetako senideak
Argibide gehiago

Atzerritarrentzako bulegoak Gipuzkoan

Tramitaziorako eta informazio gehiago eskuratzeko, ondoko helbide honetara jo beharko da:

Lekua

Pio XX.aren Plaza, 6 (Javier Barkaiztegi kaletiko sarrera independentea)

20071 – Donostia (Gipuzkoa)

Harremanetarako

Aurretiazko hitzorduarekin: 943 989 110 / 943 989 120

Tel.: 943 989 122

Helbide elektronikoa: Atzerritarrentzako bulegoa

Ordutegia

Astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 17:30 arte.

Ostiraletan, 09:00etatik 15:00ak arte.

Udako ordutegia (ekainak 16-irailak 15): astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00ak arte.