Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gipuzkoa Talent

Euskal osasun sistema

Euskadik, Eusko Jaurlaritzaren Osakidetza zerbitzuaren bitartez edo osasun-zentro pribatuen bitartez, osasun azpiegitura zabala du herritarren beharrak estaltzeko.

Atzerritar batek Euskadin lan egin eta Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaintzen badu, Gizarte Segurantzaren txartela jasoko du; bertan agertuko dira bai datu pertsonalak bai afiliazio zenbakia. Gizarte Segurantzako afiliazio txartelaren bitartez banakako osasun-txartela eska daiteke, etxetik hurbileneko osasun-zentroan. Txartel horren bitartez tratamendu medikua zein ospitalekoa jaso ahal izango dute, bai titularrak bai horren familiak.

Osasun publikoa

Osasun publikoa

Osasun-txartel indibiduala

Osasun-txartela da Osasun Sailak ziurtatzen dituen osasun-zerbitzu eta -prestazioetara iritsi ahal izateko behar besteko egiaztagiria.

Pertsona batek osasun-txartela izateko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea.

Kudeaketa-prozedura:

Osakidetzaren osasun-zentroetako Arreta Ataletan bideratuko dira eskaera egiten duten pertsonentzako osasun-txartel eskaerak. Eskaera-dokumentuarekin batera honako dokumentu hauek beharko dira:

  • Eskatzailearen identifikazio dokumentuaren (NAN, familia-liburu, pasaporte edo antzekoaren) kopia.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko errolda-ziurtagiri edo bolantea.
  • Jatorriko erkidegoko osasun-txartela, bizileku-aldaketa izan bada.
Osakidetzaren zentroak

Osasun pribatua

Asistentzia pribatua nahi dutenek Espainian estaldura ematen duen osasun-aseguru bat kontrata dezakete beren jatorrizko herrialdean, edo Euskal Herrian finkatutako edozein sozietate medikurekin kontrata dezakete bestela.

Ondoren, horrelako nagusienen zerrenda laburra emango dugu:

Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ) Sanitas Adeslas Asisa Mapfre

Farmaziak

Botikak bakar-bakarrik farmazietan ematen dira. Normalean erabiltzaileak mediku-errezeta aurkeztu behar du, osasun-laguntzako fakultatiboak egina. Osasun publikoan, mediku-preskripzioa bide telematikoz kargatzen da, eta zuzenean iristen da farmaziara; errezetatutako medikazioa bertan ematen dute.

Hiru lurraldeetako farmazia elkargoetako web orrietan aurkituko dugu farmaziei eta guardiako farmaziei buruzko informazio praktiko guztia.

Larrialdiak

Osasun-larrialdia gaixoaren bizia arriskuan dagoen larritasun handiko egoera bat da.

Egoera osasun-larrialdia bada eta bizi-arriskua berehalakoa, 112ra deitu.

Urgentziak

Urgentziak

Osasun-urgentzia batean, gaixoak mediku-arreta jaso behar du ahalik eta azkarren, baina gaixoaren bizia oraingoz ez dago arriskuan. Osasun-urgentzia batean bazaude, zure osasun-txartelean dagoen urgentzietarako arreta-zenbakira deitu.

Euskal osasun sistema publikoa, erreferentea munduan.

Argibide gehiago