Zergak

Euskal zerga- eta finantzaketa-sistemak bere ezaugarri eta berezitasunak dauzka. Zergak ordainaraztea, kudeatzea, likidatzea, ikuskatzea, berrikustea eta biltzea foru aldundien esku dago; eta Euskal Autonomia Erkidegoak, ekarpen bitartez, lagundu egiten du eskumena transferitu ez den arloetan estatuak dituen gastuak finantzatzen.

Euskadin zein Espainian oro har pertsonek identifikazio fiskaleko zenbakia daukate (IFZ) zerga gestioak egin ahal izateko. Espainiar nazionalitatea ez duten pertsonen kasuan, zenbaki hori eta atzerritarraren identifikazio zenbakia (AIZ) berbera da.

Zergetan zerga zuzenak, zeharkakoak eta udal zergak bereizten dira.

Zuzenak

Zerga zuzenek ondarea eta errentak kargatzen dituzte; horien adibide ditugu, esaterako, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) eta Egoiliar Ez Direnen Errentaren gaineko Zerga (EEDEZ).

Zeharkakoak

Zeharkako zergek ondasun eta zerbitzu kontsumoa kargatzen dute; horien artean Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) nabarmentzen da.

Udal zergak

Udal zergak, esate baterako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) edo Ekonomia Jardueren gaineko Zerga (EJZ) besteak beste, udalen eskumena dira.

Argibide gehiago: