Talentia Skills zerbitzua

Talentia Skills programaren koordinazioaren bitartez lortu nahi dena zera da, lan merkatura jauzi egiteko unean gaitasun handienak dituzten unibertsitarioei prestakuntza eta orientazioa ematea, dituzten helburu pertsonal eta profesionalak eta gaitasun transbertsalak bideratuz, bai lantegiak eginez, coaching edo trebakuntza-saioak eskainiz eta zenbait topaketa gauzatuz, hain zuzen erakundeei balio erantsia eman ahal izan diezaieten.

Gipuzkoa Talent-ek bultzatzen eta koordinatzen du programa, lau euskal unibertsitateekin (Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Tecnun) eta elkargo profesionalen Basque PRO Elkargoak sarearekin batera.

Talentia Skills-ek ahalegina egiten du ikasleen helburu pertsonalak helburu profesionalen arrasto beretik joatea ziurtatzeko, betiere saiatuz helburu horiek koherenteak izan daitezen lan merkatuaren egitura eta testuinguruarekin.