Foru Aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailek ez dute onartu Europako Batzordeak hurrengo 2027 osteko Finantza Esparruan NPB´rako egindako proposamena
“Ziurgabetasun handiko testuinguru geopolitikoan, EBren elikadura-segurtasunak eta -burujabetzak maila goreneko aurrekontu-lehentasuna izan behar du” “Europako nekazarien artean amorru- eta haserre-giroa dago, ez baitago haien nekazaritza-jarduera planifikatzeko esparru egonkorrik”. “Ezin zaio eskatu Europako nekazaritzako elikagaien sektoreari ahalegin handiagoa egitea eta haren finantza-esleipena murriztea, NPB politika ez-osagarrien esparru bateratuan deseginda” adierazi du Amaia Barredok. “Aurreko erreforman ikusi genuen Flandrian eta Valonian salbuespen bat ezarri zela, eta erreferentzia hori kudeaketarako gure eskualde- eta eskumen-ahamenerako oinarria izan daiteke”
