Fil d'Ariane

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Filtre personnalisé

Facette de catégorie

Facette de catégorie

Résultats de recherche

20
Foru Aldundiak eta ASLEk partaidetzan oinarritutako enpresa modeloa indartzen jarraitzeko asmoa dute krisiaren aurrean

Lan bilera bat izan dute, eta, horren ondoren, foru erakundeak adierazi du milioi bat eurotik gora bideratuko duela Gipuzkoako enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko

GK Green Fashion-ek Moda Jasangarriaren liderrak bildu ditu

2020/06/11

Ingurumena

Ingurumen Zuzendaritzak eta GK Green Fashion kluster gipuzkoarrak antolatutako Moda Iraunkorreko Jardunaldiarekin abiatu da gaur GdM San Sebastián Moda Festival.

Mugikortasun elektrikoarekin zerikusia duten proiektuentzako 875.000 euroko laguntza

Smart Mobility Industry programak proiektu pilotuak eta teknologia eta produktu berrien garapenak sustatuko ditu, besteak beste.

“Piztu Kultura” prestakuntza eskainiko die Gipuzkoako kultura eragileei

2020/06/11

Kultura

• Prestakuntza saioak K-Bulegoak koordinatuko ditu, eta lehena Piztu Kultura planean aurreikusitako neurriak aztertzera eta zabaltzera bideratuko da. Ikastaroa ekainaren 15etik 19ra bitartean egingo da, online formatuan.

Tokiko administrazioan jazarpen sexistaren aurrean jarduteko protokoloa

2020/06/11

Berdintasuna

Berdintasunerako Organoak bultzatutako dokumentuak prebentzioan jartzen du azpimarra.

Mugikortasun departamentuak Gipuzkoako Garraio Publikoa blindatu du eta ezohiko egoera honen aurrean bermatu

2020/06/11

Mugikortasuna

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak gastuari eusteko eragiketez kanpo utzi du Lurraldebus eta bere gain hartuko ditu COVID-19a kudeatzearen emaitzazko gainkostuak.

Aldundiak A-15eko tunelak berritzen jarraituko du, COVID-19 izan arren

Aintzane Oiarbide: "Egoera honek gure aurrekontuan gauzatze-egokitzapenak egitera behartu gaitu, baina beti bide-segurtasuna mantenduz”.

Adinekoen egoitzetan ez da aldaketarik izan azken orduetan

Gaur hilabete bete da COVID-19rekin azken heriotza atzeman zenetik.

Elkarren segidako 32 egun dira egoitzetan heriotzarik izan ez dela

Azken orduetan ere ez da positibo berririk atzeman eta lau dira birusarekin jarraitzen duten pertsonak.

Kultura Departamentuak aparteko Kultura Bonua kaleratuko du eta autonomoentzako laguntzak onartu ditu

2020/06/19

Kultura

• Kultura Bonua udan: guztira 10.416 bonu jarriko dira salgai, literatura, musika eta zinemaren kontsumoa sustatzeko, 8 eurotik 12 eurora bitarteko deskontuekin.

Sare ekonomikoko ordezkariek Gipuzkoako lanaren etorkizunari helduko diote

Arlo hori jorratuko duen Etorkizuna Eraikiz Think Tank taldeak bere jarduerari ekin dio.

Zapiain sagardotegiak irabazi du XIX. Sagardo Lehiaketa

Txapelketaren helburua bertako sagarrarekin egindako sagardoa saritzea da; aurtengoan, 27 sagardogilek hartu dute parte.

“Nik Hondartzak” aplikazioa datorren astean egongo da eskuragarri

2020/06/18

Ingurumena

“Nik Hondartzak” programari esker, denbora errealean kontsultatu ahal izango da hondartzen okupazio-maila.

Berotegi-efektuko gasen emisioak %4,9 jaitsi ziren Gipuzkoan 2018. urtean

2020/06/19

Ingurumena

Gipuzkoan, 2018an, guztira, 6.405 kilotone CO2 baliokide isuri ziren.

Errepideetan bidesariak jartzea ahalbidetzen duten foru arauak «blindatzea» aztertzen ari da Aldundia

2020/06/17

Azpiegiturak

Aintzane Oiarbide: «Zerga arauekin egin zen bezalaxe, urrats honekin segurtasun juridikoa eman nahi diogu N-1 bezalako kapazitate handiko bideen mantenimendu gastuak finantzatzea ahalbidetzen duen proiektuari».

Egoiliarrek "segurtasun-neurri zorrotzekin" egin ahal izango dituzte irteerak bihartik aurrera

Gipuzkoako egoitzetan ez da aldaketarik izan azken orduetan COVID-19ari dagokionez.

“Erakundeok herritarrekin konektatu behar dugu berriro ere, gaurko munduko erronkei erantzuteko”

Xabier Barandiaranek zuzentzen duen Etorkizuna Eraikiz Think Tank-en kultura politika berriari buruzko lan taldeak gaur egin du lehenengo bilera.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 150.000 euro bideratuko udalerrietara, lurralde antolaketa eta kohesioa sustatzeko

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 25.000 euro bitarte emango dizkie 7.000 biztanletik beherako udalerriei, gizarte kohesioa hobetzeko hirigintza tresnak zuzkitzeko.

Irungo Ama Xantalen egoitza Kabian sartu da

Gipuzkoako udal egoitzak Kabia foru organismoan sartzeko prozesua Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzarekin osatuko da.