Banner lobbies

Lankidetza eta Giza Eskubideak>

Interes Taldeen Erregistroa

Fil d'Ariane

Lobbies - normativa

Araudia

  • 2/2019 Foru Araua, martxoaren 11koa, Gobernu Onari buruzkoa, foru gobernantza publikoaren esparruan.
  • 13/2022 Foru Dekretua, irailaren 13koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta haren sektore publikoko Interes Taldeen erregistroa sortu eta arautzen duena

Foru dekretu honen xedapenak honako hauei aplikatuko zaizkie

  • Interes taldeak
  • Agintariak, kargu publikoak eta parekoak, eta zerbitzuburuaren erantzukizuna duten foru administrazioko eta antzeko erantzukizun maila duten foru sektore publikoko gainerako erakundeetako langileak. Barne sartzen dira, agintaria edo kargu publikoa izan gabe, foru sektore publikoko entitateen gobernu organoetako kide diren pertsonak.

Interes taldeak dira: pertsona fisikoak eta antolakuntzak, plataformak eta sareak, nortasun juridikoa izan edo ez, erabaki publikoetan edo Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren politika publikoak proposatu, egin eta/edo aplikatzean eragina dutenak, beren edo hirugarren pertsonen interesen defentsan.

Inskripzioaren ondoriozko betebeharrak.

Inskripzioak honako hauek behartzen ditu:

  1. Inskripziorako aurkeztutako datuen publizitatea onartzea.
  2. Emandako datuak egiazkoak direla bermatzea.
  3. Erregistroko informazioa uneoro eguneratuta dagoela ziurtatzea.
  4. Jokabide eta jarduketa arauak betetzea onartzea.
  5. Kontrol eta egiaztapen erregimena onartzea.
  6. Erregistroaren ardura duen organoari, txostena bidaltzea urte bakoitzeko lehenengo hilean, aurreko urtean agintariekin, kargu publikoekin edo administrazioen eta foru sektore publikoaren zerbitzura dauden langileekin egindako eragin jarduerei eta izandako bilerei buruzkoa.

Inskripzio eskaerekin batera erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko da. Adierazpen horretan, interes-taldeak bere erantzukizunpean hartuko du informazioaren egiazkotasuna, hura eguneratzeko konpromisoa eta inskripzioaren ondoriozko betebeharren onarpena.

Interes taldeak adierazi behar du jokabide eta jarduera arauak betetzeko konpromisoa hartzen duela, besteak beste:

  1. Portaera etikoa izatea jardueraren garatzean.
  2. Pertsonekiko errespetua, eta mespretxuzko hitzak eta diskriminazio praktikak ez erabiltzea.
  3. Gardentasunez jardutea.
  4. Erregistroan inskribatuta taldearen izaera zintzotasunez erabiltzea.
  5. Erabakiak hartzean, zintzotasuna zalantzan jar dezaketen opariak, gonbidapenak edo antzekoak sustatzea saihestea.
  6. Erabakietan bitarteko desonestoz eragitea saihestea.
  7. Bilera edo topaketetan lortutako informazio pribilegiatua ez zabaltzea.

Erregistroa kudeatzeko eta izapidetzeko prozedura guztia bitarteko elektronikoen bidez egingo da, Egoitza Elektronikoan.

Plataformak gune publiko bat izango du Erregistroko informazioa kontsultatzeko, eta gune pribatu bat, interes taldeek inskripzio eskaerak egiteko eta datuak eguneratzeko.

Inskribatutako interes taldeen informazioa ofizioz kontrolatu eta egiaztatu ahal izango da, bai eta hirugarrenen eskariz ere.

Erregistroaren ardura duen organoak ausazko kontrolak egingo ditu aldian-aldian, datuen egiazkotasuna egiaztatzeko.

Baldintzak betetzen ez badira, inskripzioa eten edo ezeztatu ahal izango da

Edozein pertsonak aurkez dezake ustezko ez betetzeari buruzko idazkia. Honako hauek izan daitezke:

  • alerta, ustez informazioan akats bat egon dela jakinarazi behar denean.
  • salaketa jokabide eta jarduera arauak bete ez direla uste bada.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Erregistro arautzen duen araudia kontsultatu:

  • 2/2019 Foru Araua, martxoaren 11koa, Gobernu Onari buruzkoa, foru gobernantza publikoaren esparruan.
  • 13/2022 Foru Dekretua, irailaren 13koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta haren sektore publikoko Interes Taldeen erregistroa sortu eta arautzen duena