7.000 biztanletik beherako udalei zuzendutako dirulaguntzak plangintza orokorra berrikusteko edo egokitzeko.
Dirulaguntza hauek hirigintza-xede jakin batzuetarako dira; zehazki, udal plangintza orokorra berrikusteko edo Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzeko.
Gordailuan, dokumentazioaren eta erregistroaren alorrean formazio praktikak egiteko beka
Formazio praktikak bereziki Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan, dauden bildumen dokumentazioaren eta erregistroaren alorrean garatuko dira, arloko teknikariaren tutoretzapean.
Ingurumen Egokitasunari buruzko Ziurtagiria eskatzea
Burututako ingurumen inbertsioa Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko zergari buruzko 2/2014 Foru Arauak 65.2.b artikuluan ezartzen dituenen arteko ataletan dagoela ziurtatzen du.
Lehen Enpleguko Programaren dirulaguntzak, Elkar-EKIN Lanean programaren ibilbide profesionalen batean parte hartu duten pertsona migratzaileak kontratatzeko
Laguntza horien helburu nagusia da egoera ahulean eta gizarte-bazterkeriako egoeran dauden migratzaileen kontratazioa bultzatzea.
Programa honen xedea da Gipuzkoan terapia aurreratuen lurralde-estrategia bultzatzea ikerketaren eta garapenaren esparruan, Gipuzkoako ekosistemaren lankidetza indartuz.
Enpresa erakargarriak garatzen eta ikusarazten laguntzea, langileek, gaur egungoek zein etorkizunekoek, lan-, gizarte- eta pertsona-mailan garatzeko lantokitzat har ditzaten.