Dirulaguntzak Euskadiko hirigintza diseinua eta arkitektura garaikidea sustatzeko eta hedatzeko, balio arkitektoniko aitortua duten hiri eraikinak edo espazioak barne.
Dirulaguntzak emango dira dokumentu hauek idazteagatiko gastuetarako: industria-eremuak berreskuratzeko eta berroneratzeko azterlanak, eta industria-eremu hondatuen urbanizazioa hobetzeko proiektuak.
Dirulaguntza hirigintzako dokumentu hauetarako izango da: urbanizazio proiektuak edota eraikuntza ordenantzak eta garapen-plangintzako dokumentuak eta plangintza orokorraren aldaketak.
Pasaiako badiaren biziberritze integralerako programa, jarduera ekonomikoa sustatzeko, narriatutako hiri espazioak eta ekipamenduak zaharberritzeko eta berreskuratzeko.
Dirulaguntza hauen xedea da lurzoruaren eta ondarearen kudeaketaren, lurralde antolamenduaren eta eraikuntza arkitektonikoaren arloko ikerketa eta dibulgazio proiektuetarako bekak ematea.
Dirulaguntza hauek hirigintza-xede jakin batzuetarako dira; zehazki, udal plangintza orokorra berrikusteko edo Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzeko.