Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Apirilaren 22a, Lurraren Munduko Eguna: Plastikoen kutsadurarekin amaitu. End plastic pollution

Apirilaren 22a, Lurraren Munduko Eguna: Plastikoen kutsadurarekin amaitu. End plastic pollution

José Ignacio Asensio: «Lurra etorkizuneko belaunaldiek egiten duten mailegu bat da, ez jaso dugun opari bat»

2018/04/22

José Ignacio Asensio:  «Lurra etorkizuneko belaunaldiek egiten duten mailegu bat da, ez jaso dugun opari bat».

Apirilaren 22an ospatuko da, urtero bezala, Lurraren Nazioarteko Eguna. Ospakizunaren jatorria da mundua zerbait egiteko larritasunaz  kontzientziatu beharra da, ingurumena babesteko eta bioaniztasuna kontserbatzeko.

Urtero bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du egun horrekin, eta aurtengo ekitaldian, oso bereziki, Nazio Batuek hautatu duten lema da: «End Plastic Pollution - Plastikoen Kutsadurarekin Amaitu».

Plastikoen gaiak larriki eragiten die itsaso eta ozeanoei eta bertan bizi diren izaki bizidunei; gainera, horietako asko gizakien elikadura katearen parte dira, eta, ondorioz, itsasoko faunan sortzen diren kutsadurak eta gaixotasunek milioika laguni eragiten diete zuzenean. Itsaso eta ozeanoak beti izan dira kezka bat mundu osoan ingurumenari dagokionez, bai ingurumeneko nazioarteko antolakundeetzat, baina gobernuz kanpoko ingurumen antolakundeentzat.

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuaren ustez, «segundoro, eguneko ordu guztietan eta urteko egun guztietan, 200 kilo plastiko botatzen dira itsasora, eta horrek hausnarketa bat eragin behar dugu, hots, Lurrak amaiera duela eta ez dela gure aurrekoek eman diguten opari edo jaraunspen bat, baizik eta hurrengo belaunaldien mailegu bat dela, interesekin itzuli behar duguna, gainera».

1970eko hamarkadatik aurrera, toki mailako ingurumenaren kezka (industria ekoizpenaren ondoriozkoa), ingurumeneko elementu guztietara zabaldu da, ezinbesteko baliabideak izan baitaitezke Gizarteriaren bizi iraupenean. Horri gehitu behar zaio ingurumen arazoek izaera globala dutela, oso harreman estua dutelako ingurumenaren sektoreek elkarrekin, eta horrek eragiten du substantzia kutsakorrak oso azkar joatea leku batetik urruneko beste leku batera.

Horrela, ozeanoetan bost plastikozko uharte erraldoi daude kokatuak. Hain handiak dira, horietako bati, Ozeano Barean, zazpigarren kontinentea esaten zaio, Antartidaren ondoren. Gipuzkoako kostaldeari dagokionez, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak Departamentuaren ekimen bat aurkeztu zuen gure kostaldeko kutsadura sakonki ezagutzeko eta biltzen dena birziklatzeko bideragarritasuna aztertzeko. Horretarako, arrantzontzi bat egokitu da lan horretara. Espero da 50 tona itsas zaborra jasotzea urtean.

Ildo horretan, José Ignacio Asensiok esan du: «ingurumena babestea eta Lurraren bioaniztasuna kontserbatzea belaunaldien arteko justizia kontu bat da».  Amaiera duen mundu batean, industrializazioak eta teknologiak berekin dakartzaten arazoek ebazpen globalak behar dituzte eremu guztietan, baina oso bereziki airearen eta ozeanoen kutsaduran, dela poluzioarengatik, dela plastikoengatik.

Labur esanda, Lurraren Egun hau ingurumenari buruzko kontzientzia soziala gehitzeko eta jendearen motibazioa areagotzeko aprobetxatu behar da, adibidetzat hartuta 1970eko apirilaren 22ko ekintzak, orduan 2000 unibertsitate, milaka eskola eta milioika pertsona atera baitziren kalera gure planetaren osasuna zaintzeko arduradun izango zen Ingurumenaren Babes Agentzia sortzeko eskatuz. Oraingoan, denok pentsatu behar dugu eta ardura izan behar dugu etxean egunero erabiltzen ditugun plastikoen inguruan. Erabilera murrizten saiatu behar dugu, eta arduratsu jokatu behar dugu botatzeko orduan.

  

1273