Gipuzkoako Foru Aldundiaren aktualitatea
Azken Albisteak

2026/02/06
Mugikortasuna
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak DG05 linea indartu du (Eibar>Eskoriatza>Gasteiz) erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko
Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Eibartik 12:15ean ateratzen den espedizioa indartu egiten da Arrasateko Zalduspe geltokitik aurrera, Arrasaten edo Aretxabaletan autobus titularra betetzen dela antzematen bada.

2026/02/03
Lurralde Oreka
Gipuzkoa aurrera doa dermatosi nodularraren aurkako txertaketan, eta sokamuturrak beharrezko osasun-neurriekin egitea bermatzen du
Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko behi-aziendaren % 54 txertatu du jada dermatosi nodular kutsakorraren aurka. Aurrerapen horri esker, salbuespenak baimendu ahal izan ditu Azpeitian eta Tolosan ekitaldi tradizionalak egiteko, beharrezko osasun-berme guztiekin.
2026/02/06
Azpiegiturak
Aldundiak 4,9 milioi euro inbertituko ditu AP-8 eta GI-20 errepideen drainatzea hobetzeko eta uholdeak saihesteko
Usurbil, Orio, Zestoa eta Donostiako errepideetako tarteetan jardungo da urteko bigarren seihilekoan.

2026/02/06
Ekonomia Sustapena
Mugikortasun adimendun eta jasangarriaren arloko lankidetza publiko-pribatua sendotu da MUBILen Aholkularitza Batzordearen bigarren bileran
CAF, Iberdrola, Irizar, Mondragon, IBIL, Basque Energy Cluster eta ESERGUI enpresek, MUBILekin batera, Euskadiko mugikortasun jasangarriaren estrategia indartu dute. “Enpresa-ekosistema sendo eta espezializatua izatea funtsezkoa da Euskadik mugikortasun jasangarriaren arloan duen lehiakortasuna eta lidergoa indartzeko”, azpimarratu du Unai Anduezak.
Aldundiaren berri izan nahi duzu?
Harpidetu gure buletinera
Albisteak astero, egunero edota argitaratu bezain laster jaso ditzakezu.
Harpidetu nahi dutDeskodifikatu Podcasta

Gure garaietako erronkei begirada kritiko eta hausnartua, podcast formatuan
Joan Plaza Podcastera