Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Autobus geltoki berria normaltasunez ari da

Autobus geltoki berria normaltasunez ari da

"Gaur oso egun pozgarria da donostiarrentzat eta gipuzkoarrentzat. Martxan dago bus geltokia inolako arazorik gabe", esan du Marisol Garmendiak,

2016/02/05

"Gaur oso egun pozgarria da donostiarrentzat eta gipuzkoarrentzat. Martxan dago bus geltokia inolako arazorik gabe", esan du Marisol Garmendia, Mugikortasuneko Diputatuak.

Lehenengo autobusa goizeko 5etan irten da Loiuko aireportura.

Lurraldebus dagokionez, gaur Lurraldebuseko 120 autobus iritsi eta irtengo dira eta astelehenetik aurrera, 230.

“Bistan da aurrerapauso garrantzitsua dela geltoki hau, bai erosotasunaren aldetik eta baita eskeintzen dituen zerbitzuen aldetik ere”, esan du Garmendiak.

Geltokian Lurraldebusek jarri dituen makina berriak normaltasunez ari da erabiltzen jendea. Makina horiek bileteak erosteko, mugi txartela betetzeko eta interneten bidez erositako bileteak inprimatzeko dira.

Bestalde, bihartik aurrera igandeetan arratsaldeko 5etatik aurrera Bilbora doan zerbitzua hobetu egingo da eta autobusak orduerdiro aterako dira. Horrela, ikasleek eta unibertsitariek egindako eskaerari erantzungo zaio. 

  

1294