Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Azahara Domínguez diputatua pozik agertu da Avanza enpresako lan-gatazkari amaiera ematen dion aurreakordioarekin

Azahara Domínguez diputatua pozik agertu da Avanza enpresako lan-gatazkari amaiera ematen dion aurreakordioarekin

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua. "Datuek erakusten digute garraio publikoaren erabileraren goranzko joera mantentzen ari dela 2025ean; horregatik, funtsezkoa da egunero zerbitzu hori ematea ahalbidetzen dutenek beharrezko lan-egonkortasuna eta lan-baldintza duinak eta kalitatezkoak izatea. Horrela bakarrik bermatuko dugu zerbitzua jasangarria, erosoa, eskuragarria, segurua eta herritarren benetako beharretara egokitua izatea”.

2025/10/27
Lurraldebuseko autobusak

Lurraldebuseko autobusak


Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua pozik agertu da Avanza enpresako enpresa-batzordeko ELA eta UGT sindikatuak eta enpresa hori aurreakordio batera iritsi direlako, konpainia horretan zegoen eta Lurraldebusen kontzesioetako bati eragiten zion lan-gatazkari amaiera ematen diona.
"Albiste bikaina da Avanza enpresako langileek,haien lan-baldintzak hobetuko baitituzte", adierazi du diputatuak, eta azken urtean, Azahara Domínguezek zuzentzen duen departamentuak eskatuta, Mikel Torres sailburu duen Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak egindako lan "zuhur eta jarraitua" nabarmendu du. Izan ere, "bere bitartekaritza funtsezkoa izan da jarrerak hurbiltzeko eta aldeen arteko ulermena errazteko".
Diputatuak aitortu duenez, "hilabete zailak izan dira, greba egun ugari izan dira, eta egoera horrek deserosotasunak eta ziurgabetasuna eragin ditu langileen eta erabiltzaileen artean", eta benetan eskertu nahi izan du denbora horretan erakutsitako pazientzia eta ulermena.

Era berean, pozik agertu da "gaur egun eta hartu ditugun neurriei esker, Avanzan zegoen egoera ez delako existitzen". Ildo horretan, gogorarazi du bi urte hauetan bere sailak emakidadun hori osatzen duten autobusen % 65 baino gehiago berritu dituela, eta Avanzak ematen duen zerbitzua etengabe kontrolatu duela. Horren ondorioz, "2023an genituen gorabeherak nabarmen jaitsi dira". Gainera, denbora horretan hobekuntza batzuk bultzatu ditu, hala nola Avanza webguneko berrikuntza, txartelen telefono bidezko salmenta abian jartzea edo aurrez aurreko laguntza Loiuko aireportuan.
Diputatuak gogorarazi du Gipuzkoa "une historikoan" dagoela garraio publikoaren erabilerari dagokionez, 28,8 milioi bidaiarekin Lurraldebusen 2024an. "Datuek erakusten digute garraio publikoaren erabileraren goranzko joera mantentzen ari dela 2025ean; horregatik, funtsezkoa da egunero zerbitzu hori ematea ahalbidetzen dutenek beharrezko lan-egonkortasuna eta lan-baldintza duinak eta kalitatezkoak izatea. Horrela bakarrik bermatuko dugu zerbitzua jasangarria, erosoa, eskuragarria, segurua eta herritarren benetako beharretara egokitua izatea", adierazi du Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru arduradunak, eta " entzute aktiboaren eta erakundeen arteko lankidetzaren" alde egin du, "mugikortasun-eredu eraginkorrago, bidezkoago eta iraunkorrago baterantz aurrera egiten jarraitzeko oinarri gisa, gipuzkoarren aukera-berdintasuna bermatzeko".
 

  

2355