Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Azahara Domínguez diputatuak taxiaren batzordea berraktibatu du, gai horretan eskumena duten organo guztien artean eztabaidarako eta hausnarketarako gune bat sortzeko

Azahara Domínguez diputatuak taxiaren batzordea berraktibatu du, gai horretan eskumena duten organo guztien artean eztabaidarako eta hausnarketarako gune bat sortzeko

Batzorde hori 2017tik bildu gabe zegoen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, udalerrietako, taxien erabiltzaile eta sektoreko ordezkariek osatzen dute. Gainera, taxi-lizentziak dituzten udal guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.

2025/05/06
Azahara Domínguez diputatuak taxiaren batzordea berraktibatu du

Azahara Domínguez diputatuak taxiaren batzordea berraktibatu du


Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak taxiaren batzordea suspertu du, sektoreari aurkezten zaizkion "erronka handien" inguruan eztabaidarako eta hausnarketarako gune bat sortzeko helburuarekin. Batzorde hori 2017tik zegoen bildu gabe, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, udalerrien, erabiltzaileen eta taxien sektorearen ordezkariek osatzen dute. Gainera, taxi-lizentziak dituzten udal guztiei (Aia, Alegia, Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Eskoriatza, Getaria, Hernani, Hondarribia, Idiazabal, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Lezo, Mendaro, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Segura, Soraluze-Placencia de las armas, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zegama, Zestoa, Zizurkil, Zumaia, Zumarraga) gonbitea egin zaie, gai honetan eskumena duten organo guztiek parte har dezaten.
Gaur egun, Gipuzkoak herri arteko 621 taxi lizentzia ditu. Diputatuak azaldu duenez, helburua da "argazki erreal" bat izatea, taxiak Gipuzkoan egun duen egoera zein den jakiteko eta sektoreak epe labur eta ertainean dituen erronkei buruzko hausnarketa bateraturako gune bat sortzeko. "Administrazioen arteko eta taxien sektorearekiko lankidetza sendotzeko urrats garrantzitsua da, erronka sakonak dauden une honetan", azpimarratu du Azahara Dominguezek, eta gehitu du hau izan dela eskumena duten administrazio publikoen eta batzordearen ordezkarien arteko "lehen hartu-emana".
"Oso garrantzitsua da arlo honetan eskumena duten erakunde guztiek eta sektorea osatzen dutenek hausnarketa partekaturako gune bat izatea, gure benetako egoera ez ezik, datozkigun erronkei elkarrekin aurre egitea ere ahalbidetuko duena. Ildo horretan, entzute aktiboa ahalbidetzen diguten foro guztiak bultzatuko eta babestuko ditugu, eta, erabakiak elkarrekin hausnartu eta lankidetzan aritzeko aukera ematen baitigute. Taxi-zerbitzua hurbila, tokikoa, modernoa, kalitatezkoa eta herritarren benetako beharretara egokitua izatea bilatzen dugu honekin", nabarmendu du diputatuak.

Harreman arina eta lankidetzakoa
Lehen bilera honetan, diputatuak gogorarazi du legegintzaldi honetan taxien sektorearekin izan dugun harremana "arina eta kolaboratiboa" izan dela, eta horri esker erabaki garrantzitsuak hartu ahal izan direla, hala nola abenduaren 30ean Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremua onartu izana. Horri esker, Donostia, Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnietak HBE osatzen duten udalerrietako taxien babesa dute.
 

  

3469