Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Argentinako bigarren hezkuntzako ikaslek Gipuzkoa Coopera baitan egindako film laburrak aurkeztu dituzte Zinemaldian

Argentinako bigarren hezkuntzako ikaslek Gipuzkoa Coopera baitan egindako film laburrak aurkeztu dituzte Zinemaldian

Zailtasun eta desberditasun egoeran dauden nerabeen artean gauzatu da.

Ekimen honen bidez Foru Aldundiak Gipuzkoako gizartera zabaldu nahi du Garapenerako Lankidetzan elkarrekin lan egiteko erantzukizuna eta aukera, Gipuzkoan erreferente diren erakunde eta entitateetatik hasita, horiekin ez baita orain arte horrelako gairik landu. Kasu honetan, proiektua  Argentinako Mar del Platako bigarren hezkuntzako 37. eskola publikoan gauzatu da, hirurogei ikaslek parte hartu dutelarik,  Donostiako Zinemaldiaren eta INCAAen (Argentinako Zinegintza eta Ikus-entzunezko Arteetako Institutu Nazionala) laguntzarekin.  Zinemaldiaren barruan, proiektuan parte hartu duten bederatzi ikaslek lan horren emaitza aurkeztu dute eta, horrela, egin dituzten film laburrak ikusi ahal izan dira. 

Kultura lankidetzako proiektu honek abiapuntutzat jotzen du kultura ez dela luxuzko artikulua eta baliabide artistikoa, kasu honetan ikus-entzunezko sorkuntza, nahiak eta baliabideak mugitzeko baliagarri izan daitekeela.

Eskola apala, solairu batekoa, izenik gabekoa, non gela oso txikietan haurtzaindegitik batxilerrerainoko heziketa ematen den.  Eta, hala ere, ikasleentzat aterpe bihurtu den tokia. Espazio hori oso bizirik dago, eta pribilegio berezia izan da guretzat proiektu horrek eman duen pozaren lekuko izatea.

Zinemaldiak Ione Hernández hautatu zuen zuzendari gisa ikasle horiek zinema-hizkuntzan prestatzeko, film laburren kontuetan sartzeko eta beste alderdi tekniko batzuk erakusteko. INCA Argentinako Zinegintza eta Ikus-entzunezko Arteetako Institutu Nazionalak prestakuntza eskaini du soinu eta argien esparruetan, eta ikasleek aukeratu dituzte film laburretan gauzatu eta kontatu dituzten istorioak. Aktore, teknikari eta zuzendari bihurtu dira. Aldundiak, bestalde, proiektua sustatu eta finantzatu du.

Film labur horien asmoa ez da kalitate tekniko handia izatea, ezta ere sari zinematografikorik eskuratzea. Proiektu horren helburu garrantzitsuena ez da emaitza izango, prozesua baizik. Izan ere, ikasleak izan dira protagonistak prozesu horretan gaiak eta istorioak aukeratzeko orduan. Beraien eguneroko istorioak. Beraien egunerokotasun gogorrekoak. Istorio horiek eta bidaia horretan parte hartu duten pertsonen kontaketak making off-ean kontatzen dira.  Donostiara etortzeko aukera izan dutenen istorioa kontatzen da eta etortzeko aukerarik izan ez dutenena ere; izenik gabeko eskola bat, ia baliabiderik gabe baina adore eta ahalegin handiz, zuzentzen duten emakumeen istorioa; eta proiektuan parte hartu nahi izan duten ikasleen istorioa, nahiz eta leihotik jarraitu prozesua, gelan ez zirelako sartzen.  

Arduradunak beldur ziren proiektuarekiko interesa amaituko ote zen. Beraien eguneroko errealitateak oso gogorrak dira eta, beraz, eskolak eskaintzen dizkien jarduerak benetan interesgarriak izan behar dira ikasturte osoan planifikatutako lanak eta jarduketak bertan behera ez uzteko.  Ez da hori gertatu; alderantziz, interesa goraka joan da. Inork ez zuen proiektua utzi. Zailena gogoari mugak jartzea izan da.

Gipuzkoa Coopera

Kultura eta Lankidetzako Departamentuaren ekimena da Gipuzkoa Coopera ekimena,  zeinaren bidez artearen, kulturaren, zientziaren, kirolaren eta gastronomiaren alorreko Gipuzkoako ospe handiko sei erakundek lankidetzako proiektu bana garatuko baitute. Hauetxek dira erakunde horiek: Karlos Argiñanoren Aiala Ostalaritza Eskola, Kukai Dantza Taldea, CICC Tabakalera, Material Phisics Center, Real Sociedad Fundazioa eta Zinemaldia.

Proiektua: Ikus-entzunezko sorkuntza sustatzeko lankidetza. Argentina

Proiektua Donostiako Zinemaldiaren eta INCAAen (Argentinako Zinegintza eta Ikus-entzunezko Arteetako Institutu Nazionala) artean gauzatu da, zailtasun eta desparekotasun egoeran dauden nerabeen artean ikus-entzunezkoan ezagutza eta sorkuntza bultzatzeko. Adierazpide horrek eta bizimodu horrek aldaketaren eragile bilaka baititzate gazte horiek beren komunitateetan, adierazpen artistikoaren bidez.

Horretarako, Mar del Platako eremu behartsuetako eskola bat ikus-entzunezko materialez hornitu da, beraiek aukeratuko duten gai beten inguruan ikus-entzunezko produkzio batzuk egin ditzaten. Grabaketa, argiztapen, soinu eta edizioaren inguruko prestakuntza eman zaie.

Film laburrak Donostiako Zinemaldian nahiz Mar del Platako Zinemaldian edo Ventana Sur-en (Buenos Aires) aurkeztuko dira.

 

  

1508