Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Aurrera doaz Debako zubia desmuntatu eta berreraikitzeko lanak

Aurrera doaz Debako zubia desmuntatu eta berreraikitzeko lanak

Oinezkoen pasabidea martxoan irekiko da

2018/11/28

Tamaina handiko egitura metaliko bat jarri da 1 eta 3. zutabeen gainean uztailean kolapsatu zen gangari eusteko, eta, halaber, oinezkoen sarbide bat jarri ahal izango da Deba eta Mutrikuko ertzen artean.

Lan metodo berritzaile honek xehetasunez erakutsiko du nola eraikitzen zen zubi bat XIX. mendean. Oinezkoen pasabidea martxoan irekiko da.

Denis Itxaso Kultura Diputatuak, Pedro Bengoetxea Debako alkatearekin eta Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkatearekin batera, Debako zubia egonkortzeko obrak bisitatu ditu.  Freyssinet enpresa ari da lanak egiten, zeina Aldundiak kontratatu baitu larrialdiko prozeduraz, hartara zubia eror ez dadin eta kontserbazioa eta errehabilitazioa bermatzeko.

«Obra oso konplexua da. Zubi horrek 150 urte baino gehiago ditu eta balio handia du ondare ikuspegitik. Beraz, finkatu egin behar da eta, hortik aurrera, harriak banan-banan muntatu, zenbatu eta gorde behar dira, eta zutabeak lurreztatu; gero, berriro eraiki behar da zubia jatorrizko planoen arabera», azaldu du Itxasok.

Orain, egitura osagarri bat jartzen ari da zubi gainean, eta egitura horrek oinezkoen pasabide bat izango du martxotik aurrera bizilagunek zubia gurutza dezaten.

Iñaki Peñak, taldeko ingeniariak, azaldu duenez «egitura osagarri metalikoa Debako ertzetik Mutrikuko ertzeraino joango da. Egitura hori jarri ondoren, elementu metaliko batzuk botako dira gangen azpitik arriskuan dauden gangei eusteko, egitura osagarriaren laguntzarekin. Horren segurtasuna bermatu eta baldintzak egokiak direla egiaztatu ondoren, bi alboetarako sarbideak muntatuko ditugu, jendea pasa dadin».

Deba eta Mutrikuko alkateak pozik agertu dira obraren garapenarekin, eta pazientzia eskatu die herritarrei, behin eta berriz adierazi baitute oso arriskutsua dela une honetan zubitik pasatzea.

  

1913