Diputatuen kontseiluak 2024ko apirilaren 9ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko apirilaren 9ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/04/09
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako programetakoak.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri araultzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoan bizikleta garraio modu gisa erabiltzea sustatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako programakoak.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuko egiturazko suteetarako esku hartzeko babes-jantzien hornidura.
- Handitzea, plaza bat gehiagorekin, 2022ko uztailaren 5eko erabakiaren bidez deitutako basozainen lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuko plaza kopurua.
- Ez onartzea 2023ko abenduaren 12ko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa: administrarien ehun plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautapen prozesuaren deialdia onetsi zuena.
- Ebaztea 2023ko abenduaren 12ko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa: administrarien ehun plaza oposiziolehiaketa bidez betetzeko hautapen prozesuaren deialdia onetsi zuena.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoa Digitala: Zibersegurtasuna dirulaguntza programakoak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoa Quantum programakoak.
- Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: Smart Mobility Industry programakoak.
- Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: Talentudunak erakartzeko eta eusteko Fellows Gipuzkoa programakoak.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea San Juan Egoitza izeneko higiezinaren titulartasunaren doako lagapena, Zumaiako Udalak egindakoa.
- Onestea Pasai San Pedroko Egoitza izeneko higiezinaren titulartasunaren doako lagapena, Pasaiako Udalak egindakoa.
- Kontratu hau ez egiteko erabakia: Gipuzkoako Lurralde Historikoko hego-ekialdean sexu-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko 24 orduko zentro gisa erabiliko den hirugarren sektoreko lokal bat eskuratzekoa.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Bidasoa Behea eta Oarsoaldea eskualdeetan eta Donostiarekin dituen loturetan erabilera orokorreko bidaiarien hiriarteko garraio-zerbitzu publiko erregularraren emakida proiektu aldatua onesteko 2023ko azaroaren 28ko erabakiaren aurka Ekialdebus SLk jarritakoa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kredituen trasferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Ordainketa kredituen trasferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituen trasferentziak egitea Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen transferentzia egitea, eta konpromiso kredituen sorrera Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen trasferentziak egitea Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.
- Konpromiso kredituen sorrera Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa bideentzako.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa garapeneko proiektuetarako.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Elías Querejeta Zine Eskola - EQZEren kudeaketa zerbitzua.
- Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: garapenerako lankidetzarakoak.
1678