Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2024ko martxoaren 19ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko martxoaren 19ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/03/19
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Kontratazio espediente hau onestea: 2024-2027 Plan Estrategikoa koordinatu, hedatu eta ebaluatzeko zerbitzuak.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Beka hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: ekonomia zirkularrari buruzko, jasangarritasun energetikoari buruzko eta aldaketa klimatikoa moteltzeko eta/edo egokitzeko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako, eta aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikaziorako.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiarentzako ekitaldi eta jardunaldi publikoak diseinatu, koordinatu eta gauzatzeko zerbitzuetarako laguntza teknikoa.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiaren ekitaldietarako azpiegiturak eta altzariak alokatzeko eta muntatzeko hornidura.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Aldatzea Zabalduz Koop. Elk. elkartearekin sinatutako programa-kontratua: I. eranskina (zentroak, zerbitzuak eta kokapena), II. eranskina (zuzeneko arretako gutxieneko langileak), III. eranskina (araubide ekonomikoa) eta V. eranskina (zerbitzuen eta programen deskribapena).

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuari atxikitako kabo eta suhiltzaileen lan baldintzak arautzen dituen akordioaren aldaketa onestea.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Zortasun iraunkor eta jarraitua eratzea, Donostiako Hernani kaleko 15 zk.ko eraikineko behe solairuko ezkerreko lokalean irisgarritasuna hobetzeko eraberritze-proiektua egikaritzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea Garapenerako 3. Hitzarmen Espezifikoaren («3HE»ren) Plan Ekonomiko Finantzarioa eta onestea BIDEGI Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia SAren Plan Ekonomiko Finantzario Orokorrak izan duen eguneratzea.
  • Sari honen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: "Fiskalitatean ideia berritzaileak" saria Gipuzkoako  herritarrei eta enpresa sortu berriei irekita.
  • 2024. urterako Zergen Egiaztapenerako Planaren irizpide orokorren berri ematea.
  • Konpromiso kredituen sorrera Ogasun eta Finantza Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen trasferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Izfe SAri emandako mandatu hau aldatzea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko Modernizazioa, digitalizazioa eta plataforma teknologikoen berriztatzea" izeneko proiektuarena.
  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea 3. garapenerako berariazko hitzarmenaren gehigarria, Gipuzkoako Lurralde Historikoan N-I eta A-15 errepideek osatzen duten gaitasun handiko bide ardatzean kobratzeko sistemaren proiektua idazteko, gauzatzeko, zerbitzuan jartzeko, operatzeko, mantentzeko eta ustiatzeko.
  • Proiektu hau onestea: Lerradura-eremutik irteteko Bedaiorako GI-3711 errepideko 5 KParen bihurgunea aldatzeko.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Itziar-Deba enpresa-parkerako sarbidea hobetzeko Kanalako bihurgunea aldatzeko obrak, GI-3210 errepideko 0,200 KPan.
  • Kontratazio espediente hau onestea: GI-631 errepidea hobetzeko proiektuko obrak; 22,950 eta 24,400 KPen arteko aurreratze-tartea (Azkoitia - Urretxu). Aurrekontu eguneratua.
  • Kontratazio espediente hau onestea: GI-631 errepideko (Azkoitia-Urretxu) 22,950 eta 22,400 KPen artean aurre hartzeko zati bat eraikitzeko proiektuaren obren zuzendaritzarako laguntza teknikoaren zerbitzuak.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Baimena ematea Kirolgi Fundazioari Gipuzkoako kirolariei dirulaguntzak emateko; eta onestea laguntza horiei dagozkien oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak.
  

1129