Diputatuen kontseiluak 2025eko azaroaren 18ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2025eko azaroaren 18ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/11/18

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Villabona-Irura bizikleta eta oinezkoentzako bidea eraikitzeko obren proiektu aldatua (I-3 ibilbidea: Donostia-Beasain).
- Kontratazio espediente hau aldatzea: Villabona-Irura bizikleta eta oinezkoentzako bidea (I-3 ibilbidea: Donostia-Beasain) eraikitzeko proiektu aldatuaren obrak.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Zuzentzea Urretxuko Udalaren alde emandako dirulaguntza zuzena "Pasionistak" eraikina eraberritzeko.
- Zerbitzu kontratu honen hirugarren aldaketa onestea: Lasarte-Oriako Atsobakar adineko pertsonentzako egoitza handitzeko proiektuaren exekuzio-proiektua eta beste hainbat agiri tekniko osagarri idaztekoa eta obra zuzendaritza eramatekoa.
- Zerbitzu kontratazio espediente hau onestea: Autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten helduentzako eguneko zentroko zerbitzua Pasaiako Eskalantegi kalean. Aldez aurreko tramitazioa.
- Adinekoentzako egoitza zentroetan plaza berriak hitzartzeko oinarri arautzaile espezifikoak eta 2025eko bigarren deialdia onestea.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- 2025eko enplegu publikoko eskaintza onestea.
- Aldatzea 2023ko enplegu publikoko eskaintza.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Zarauzko Udalarekin sinatutako errentamendu-kontratua aldez aurretik suntsiaraztea, Bide Azpiegiturak eta Lurralde Estrategiako Departamentutik desatxikitzea eta Jasangarritasun Departamentuari atxikitzea Zarautzen Bidezainen Etxea deritzon biltegia.
- Hiru pabilioi-industrial erostea Astigarragako Troia Ibilbidea, 22an Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuaren baliabideetako makineria-parkerako.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituak sortzea Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea Partzuergoaren Akordioa eta Lankidetzako Barne Akordioa 23-EU-TG-SCALE (SCALE) proiekturako.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Sarean Adunako Erribera bidea sartzea, Agaramunde baserriaren inguruko biribilgunetik (GI-3022 errepidearen hasiera) amaierara arte (GI-3021 errepidearekiko elkargunean, Oria ibaiaren gaineko zubiaren iparraldeko estriboan).
- Irungo Udalarekin sinatu beharreko hitzarmena onestea, AP-8 autobidean Arbes-Oinaurre lotunea osatzeko eta bide sistemarekin lotzeko Proiektua idazteko.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- 18/2025 Foru Dekretua, azaroaren 18koa, Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
- 19/2025 Foru Dekretua, azaroaren 18koa, Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendari nagusi izendatzekoa.
- 20/2025 Foru Dekretua, azaroaren 18koa, Mendietako eta Natura Ondareko zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
- 21/2025 Foru Dekretua, azaroaren 18koa, Mendietako eta Natura Ondareko zuzendari nagusi izendatzekoa.
1065