Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2025eko azaroaren 4eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2025eko azaroaren 4eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2025/11/04
Diputatuen kontseiluko partaideak

DIPUTATU NAGUSIA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea: Emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuei elkartegintza sustatu eta emakumeen partaidetza soziala bultzatzekoak. Aldez aurreko tramitazioa.
  • "Gipuzkoako Urrezko Plaka” Lourdes Iriondo Mujikari ematea.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau aldatzeko espedientea hasteko baimena ematea: Billabona Irura bizikleta eta oinezkoen bidearen obrak (I-3 ibilbidea: Donostia-Beasain).

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Zarauzko Iñurritza plazako 10. zenbakiko beheko solairuan dagoen lokalean adinekoentzako eguneko zentroa izateko lokala egokitzeko obrak.
  • Kontratu honen aldaketa onestea: gizarte-babesik gabeko egoeran dauden adingabeentzako egoitza-harrerako zerbitzuaren administrazio-kontratua UBA zentroan.
  • Kontratu honen aldaketa onestea: indarkeria matxistaren eta sexu-erasoen egoeretan arreta soziojuridikoko, esku-hartze sozioedukatiboko eta psikosozialeko zerbitzua.
  • Aldatzea ASPACE Gipuzkoa, Asociación Guipuzcoana de ayuda a la parálisis cerebral y alteraciones afines entitatearekin sinatutako programa-kontratua: fitxak, I. eranskina (zentroak, zerbitzuak eta kokalekua), II. eranskina (langileak) eta III. eranskina (erregimen ekonomikoa).

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuari atxikitako etxebizitzak etxeko altzariekin hornitzeko esparru akordioa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 17/2025 Foru Dekretua, azaroaren 4koa, interes orokorreko xedeen esparruan mezenasgoko lehentasunezko jarduerak 2025. urterako ezartzen dituena.
  • Kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Behin-behineko langilearen kargu uztea.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarriak eta 2025eko deialdia onestea: Kultura Bonuak pertsona fisikoei emateko eta entitate atxikien izaera hartzeko.

  

1552