Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2025eko irailaren 16ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2025eko irailaren 16ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2025/09/16
Diputatuen kontseiluko partaideak

DIPUTATU NAGUSIA

  • Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari izendatzea Don Bosco Paper Eskolako Batzar Nagusian.
  • Datuen babeseko ordezkaria izendatzea hiru Lurralde Historikoen ordezkari izan dadin Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Kontseilu Aholku-emailean.

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • “Gipuzkoako Urrezko Plaka” emateko espedientea hastea.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Basoetako erdi mailako teknikari plaza batean pertsona bat karrerako funtzionario izendatzen zuen 2025eko ekainaren 10eko Diputatuen Kontseiluaren Erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Diputatuen Kontseiluari aurkeztea kontsulta, kexa eta iradokizunen 2024ko memoria.
  • Aurkeztea Foru Administrazioaren gardentasuneko betebeharren 2024. urteko betetze mailari buruzko txostena.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Bergarako Mizpirualde Egoitzaren aldeko jaraunspena onartzea.
  • Jabari publikotik desafektatzea eta besterengarritzat jotzea Vitoria-Gasteiz/Eibar Autobidea eraikitzeko proiektuko 127. zk partzelari dagokion lurzati bat. Tartea: Arlaban-Eskoriatza.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru Arauaren proiektua, hainbat finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gaineko zergari buruzkoa.
  • Foru Arauaren proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga-araudia Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren aldaketetara egokitzekoa eta beste zerga-aldaketa batzuk onestekoa.
  • Onestea 2026. urterako aurrekontuen proiektua prestatzeko jarraibide ekonomikoak eta teknikoak.
  • 2026-2029 urte anitzeko aurrekontu eszenatokia. Berri ematea.
  • Konpromiso kredituak sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia Jasangarritasun Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Hornidura kontratu honen espedientea onestea: 6x6 Ekortzeko bi kamioi berri erostekoa; eta Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuko beste bi besterentzekoa .

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Lankidetza hitzarmen hau onestea: Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean sinatzekoa, NBEF eta LGNEF Europako fondoen kargura finantzatutako zuzeneko laguntzen eta landa garapenerako neurrien kudeaketaren inguruko jarduerak eskuordetzeko.
  • Onestea  XXIV. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak lehiaketaren oinarri arautzaileak eta deialdia.

  

1025