Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2025eko uztailaren 8ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2025eko uztailaren 8ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2025/07/08
Diputatuen kontseiluko partaideak

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Onestea Foru Sektore Publikoaren Energia Jarduketarako Plan Orokorraren 2024ko Jarraipen Txostena.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: adopzioaren sustapenerako eta laguntza teknikorako laguntza-zerbitzua ematekoa.
  • Azkoitiko San Jose egoitza eraberritzeko eta handitzeko obren harreraren berri ematea  eta horien azken ziurtagiria onestea.
  • Atzera egitea kontratu hau esleitzeko prozeduran: Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuari laguntza teknikoa emateko zerbitzua, haurren eta nerabeen babesgabetasun-egoerak baloratzeko proposamenak egitekoa eta babesgabezia-arrisku larriko kasuak koordinatzekoa, eta kontratazio espediente berria onestea.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gastua baimentzea eta xedatzea IZFE SAren alde, sozietateak 2025eko ekitaldian egin beharreko inbertsioak finantzatzeko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: "Enpresak Babesten" programa.
  • Dirulaguntza hauen 2025eko deialdia zuzentzea: "Sukalberri" programa.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Honako kontratu honen iraupena luzatzea: Zarautz-Azpeitia (Urola-Kosta) Eremu Funtzionaleko Lurraldeko Plan Partzialaren berrikuspen-dokumentua idazteko laguntza teknikoa ematekoa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituen transferentzia egitea Jasangarritasun Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituak sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratu misto honen kontratazio-espedientea onestea: N-I eta A-15 errepideetan C-ITS Baliza (HHS) sistema eta kamikazeak detektatzeko eta ohartarazteko sistemen proiektua idaztea, hornitzea, instalatzea, martxan jartzea eta euskarri teknikoa ematea.

  

6065