Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Donostiak birziklatze sarituarekin bat egiten du RECICLOS ekimenaren bidez

Donostiak birziklatze sarituarekin bat egiten du RECICLOS ekimenaren bidez

Ecoembesek garatutako itzulketa eta konpentsazio sistema honi esker, Donostiako 187.000 biztanleek sari jasangarri eta sozialak lortu ahal izango dituzte.

2021/05/19

Donostia da Euskadiko lehen udalerria bat egin duena dagoeneko 14 autonomia erkidegotan zabalduta dagoen birziklatze sistema horrekin. 

Era horretako ontziak zentzuz eta arduraz kontsumitzea sustatzeko, herritarrek birziklatzean jasotzen duten asteko puntu muga bat ezarri du RECICLOSek.

Birziklatzearekiko konpromisoa duten donostiarrek sariak jasoko dituzte gaurtik aurrera, edarien latak eta plastikozko botilak birziklatzen dituzten bakoitzean,  Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta San Markos Mankomunitateak RECICLOS ekimenaren alde egindako apustuari esker; RECICLOS itzulketa eta konpentsazio sistema bat da, ECOEMBES ontzien birziklapena koordinatzen duen irabazi asmorik gabeko ingurumen erakundeak garatutakoa.

 

 

Horrela, Donostia da birziklatze sistema horren aldeko apustua egiten duen Euskadiko lehen hiria. Sistema horrek herritar birziklatzaileak saritzen ditu, ingurune hurbilena hobetzen lagunduko duten pizgarriak emanez, eta, aldi berean, ontzien zirkulartasuna sustatzen jarraitzen du, hau da, bizitza berri bat ematen.

Hala, Donostiako 187.415 biztanleek edarien latak eta plastikozko botilak birziklatu ahal izango dituzte kaleetan jarritako 601 edukiontzi horietan –teknologiaz hornitu baitira–, eta, horrela, sariak lortu. Pizgarri horien artean, komunitateari lagundu ahal izateko gizarte arlokoak nabarmentzen dira, hala nola Donostiako Elikagaien Bankuari ekarpenak egitea.

Itzulketa eta konpentsazio birziklatze sistema gaur goizean aurkeztu dute Katalunia plazan egin den ekitaldi batean, eta bertan izan dira Marisol Garmendia Donostiako Udaleko Ekologia eta Osasun Publikoko zinegotzia, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatua, Loreto Osa San Markos Mankomunitateko presidentea eta Angel Hervella Ecoembeseko Tokiko eta Erkidegoetako Kudeaketa zuzendaria.

Jose Ignacio Asensio Ingurumena diputatuak oso positibotzat jo du birziklatze-ekimen hau, “Gipuzkoa, %55,24ko birziklatze-tasarekin, Europako herrialde aurreratuenen mailan dago hondakinen kudeaketan, berrerabileran eta birziklapenean”. Alde horretatik, foru diputatuak azpimarratu du datu horiek, Europak 2025erako ezarritako %55eko helburua bost urte lehenago gainditzen dutela, eta herritarren lan onaren eta Gipuzkoan gaikako bilketarako eta hondakinen tratamendurako ditugun azpiegituren garapenaren ondorio direla”.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak  Ecoembes-en ekimena sustatu du, eta Reciclos Gipuzkoara ekartzearen aldeko apustu sendoa egin du. Izan ere, Asensioren arabera, “herritarrak ingurumenaren eta bere ingurunearen errespetuan sentsibilizatzeko eta sustatzeko modu egoki bat da”.

Marisol Garmendiak, Ekologia eta Osasun Publikoko zinegotziak, azpimarratu duenez, "Donostiak birziklatze tasak hobetzearen alde lan egiten jarraitzen du, baita ekonomia zirkularra hobetzearen alde ere. Hori dela eta, birziklatzea eta berrerabiltzeaz gain, Donostiako herritarren konpromisoa sustatzea lortzen da, lortutako baliabideak Ulia mendia bezalako espazioetara bideratuz, adibidez, mendia platerari tiro egiteko erabilitako kartutxoz garbitzeko balioko diguna ".

Bestalde, Ángel Hervella Ecoembeseko Tokiko eta Erkidegoetako Kudeaketa zuzendariak adierazi duenez, "Europar Batasunak gero eta urrunago iritsi nahi du birziklatzeari buruzko helburuetan, eta horrek ahalegin handia eskatzen digu guztioi. Horregatik, Ecoembesek erronka horri irtenbide berritzaileekin aurre egiten parte hartu nahi du, hala nola RECICLOS ekimenarekin, ontzien zirkulartasuna sustatzen baitu eta gainera, herritarrek, Donostia hobetzen lagun baitezakete birziklatzean lortzen dituzten sarien bidez". 

RECICLOS erabiltzeko, donostiarrek webappwebgunean erregistratu besterik ez dute egin behar, eta etxean, birziklatu nahi duten lata edo botilaren barra kodea eskaneatu behar dute edukiontzira bota aurretik. Behin kalean daudela, edukiontzi horira joaten direnean, beren ontzi poltsarekin, bertan utzi eta edukiontzian dagoen QR kodea eskaneatu behar dute. Hori egitean, puntuak lortuko dituzte, RECICLOS direlakoak, eta eskuragarri dituzten sarien truke aldatu ahal izango dituzte. Puntu horiek asteko muga bat izango dute, herritarrek beren ontziak gehiago eta hobeto birziklatzeaz gain, arduraz kontsumitu dezaten.

14 autonomi erkidegotan abian dagoen sistema

SDR RECICLOS TheCircularLaben sortu zen, Ecoembeseko berrikuntza irekiko zentroan.  Kataluniako hainbat udalerritan proiektu pilotu gisa ezarri ondoren, RECICLOS ekimena erkidego horretako hainbat udalerritara zabaldu zen aurrena, eta gero, Madrilgo Erkidegoan, Andaluzian, Aragoin, Murtzian, Errioxan, Valentziako Erkidegoan, Balear Uharteetan, Nafarroan, Asturiasen, Galizian, Extremaduran eta Kantabrian jarri zen abian eta, orain, baita Euskadin ere.   Gainera, birziklatzeko makinak daude Bartzelonako metropoli areako trenbide geltokietan, Valentziako azoka eta udal bulegoetan, Valentziako eta Deniako Balèariaren portuetan eta Los Arcos (Sevilla), Zenia Boulevard (Alacant), Ponte Vella (Ourense) eta Intu Xanadú (Madril) merkataritza guneetan, birziklatzen duten herritarrei saria emateko.

Aurten birziklatze sistema aitzindari hori eskualde guztietara iristea aurreikusten da, bai teknologia hori duten edukiontzi horiak jarrita, bai beste garraio geltoki batzuetan eta merkataritza eta aisialdi zentro batzuetan makinak jarrita; horrela, aukera gehiago izango dira etxean zein etxetik kanpo kontsumitutako edarien latak eta plastikozko botilak birziklatzeko. 

Ecoembes

Ecoembesirabazi asmorik gabeko ingurumen arloko erakundea da, eta plastikozko ontziak, latak eta brikak (edukiontzi horia) eta kartoizko eta paperezko ontziak (edukiontzi urdina) birziklatzea koordinatzen du Espainian.

2019an, 1,5 milioi tona plastikozko ontzi, lata eta brik eta kartoizko eta paperezko ontzi birziklatu ziren estatu osoan.  Horri esker, ingurumen onura ugari lortu ziren, hala nola atmosferara 1,67 milioi tona CO2 isurtzea saihestea edo 6,36 milioi MWh aurreztea. Era berean, 20,74 milioi metro kubiko ur aurreztu ziren.

  

1461