Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Euskal Herritarrak urrunaldiko mendebaldean buruzko hitzaldia Koldo Mitxelenan

Euskal Herritarrak urrunaldiko mendebaldean buruzko hitzaldia Koldo Mitxelenan

Asteazken honetan Koldo Mitxelena Kulturunean, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak Iker Saitua Adarragaren eskutik.

2018/06/18

Gure historiari buruz ezagutzen ez ditugun pasarteak gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu du Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak. Aurtengoa Elkarteak Koldo Mitxelena Kulturunearekin urtero antolatzen duen hitzaldi sortaren zortzigarren edizioa da, Gipuzkoako Historiako pasadizu ezezagun edo gutxi ezagunak edota ezagunak direnak eguneratzeko asmoarekin. Azken batean, egun egiten ari diren ikerketa historikoa eta gizarteratzea uztartu nahi dugu.

Bederatzi hitzaldi izango dira guztira Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izenburupean jasoko direnak. Urtero bezala hilean behin, astearte batean ospatuko dira, urtarriletik azarora, uztailean eta abuztuan izan ezik. Hitzaldi guztiak Koldo Mitxelena Kulturunean izango dira arratsaldeko 19.30tan.

Euskal Herritarrak Far West-ean: Oñatiko Altube anaiak eta euskal artzainen aroa Estatu Batuetako Mendebaldean.  Iker Saitua Adarraga

1880ko hamarkadatik 1920kora bitartean, euskal etorkin ugarik Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuten herrialde honetako mendebaldean artzain bezala lan egiteko. Prozesu honetan, Oñatiko Altube anaiek Nevadako Estatuan 1870. hamarkadan abere-ustiategi garrantzitsu bat eraiki zuten. Ondoren, beste hainbat euskaldunek bide berbera jarraituz Ameriketara jo zuten, batez ere artzain gisa lan egitera. Gerora, urteen poderioz osatutako migrazio sareek Euskal etorkinen presentzia AEBetako Mendebaldean areagotu egin zuten. Prozesu historiko hau aztertzea da hitzaldi honen helburua.

 
Iker Saitua Historia Garaikidean doktorea da (2016). Estatu Batuetako eta Euskal Herriko historian aditua da Saitua. Bere ikerketa Estatu Batuetako Mendebaldearen historian oinarritzen da, bereziki aspektu sozio-ekonomikoetan. XIX. eta XX. mendeetako Estatu Batuetako euskal inmigrazioa du aztergai. Gai honen inguruko zenbait artikulu argitaratu izan ditu nazioarteko zenbait aldizkarietan.

  

1279