Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gipuzkoak bere Hondakinen Plan berria onartu du

Gipuzkoak bere Hondakinen Plan berria onartu du

Planak zabortegien amaiera bermatzen du eta 2030ean birziklapenean %70a lortzea ezartzen du.

2019/02/06

Gipuzkoako Batzar Nagusiak hasierako onespena eman dio Hondakinen Plan berriari. Martxoaren 6an onartuko da behin betiko.

Foru arau berriaren helburua da Gipuzkoak ekonomia zirkularreko, prebentzioko eta klima aldaketaren aurkako borroka sustatzeko politika aktiboak sustatzea, arlo horretan Europan ezarrita dauden helburuak eta zuzentarauak txertatuz.

 

Markel Olano: “Legealdi honetan hondakinen kudeaketaren arazoari erantzuna eman diogu eta, plan berri honi esker, etorkizunari ekiten diogu giza eta ingurumen parametro aurreratuenak kontuan hartuz”.

 

Denis Itxaso: “Lehenengo aldiz, Gipuzkoak hondakinen plan bati helduko dio Europako herrialde garatuenen baldintza beretan eta birziklatzean %70a lortzea du helburu, Europak 2030erako ezartzen duena baino bost puntu gehiago”.

José Ignacio Asensio: “Plan berriak (GHHKPO 2019-2030) hondakinen birziklatzearen eta balorizazioaren zirkulua itxiko du, eta Gipuzkoa prest utziko du ekonomia zirkularraren eta klima aldaketaren erronkari aurre egiteko”.  

Gipuzkoako Ingurumen Guneko lanak amaitzear direla eta bere lehendabiziko planta ia martxan dagoela (martxoan aurreikusten da), José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak Gipuzkoako Hondakinen Plan berria (GHHKPO 2019-2030) aurkeztu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Plan berri honen helburua da birziklapenean %70a lortzea, Europak 2030. urterako ezartzen duena baino bost puntu gehiago. Foru arau berriak ezarriko ditu lurraldearen helburuak arlo horretan, beti ere lehenengo GHHKPOk (7/2008 FA) bere garaian zehaztutakoak lortu ondoren eta plangintza agiri hartan aurreikusitako azpiegitura guztiak osatu ondoren. Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako Osoko Bilkuran, Plan berriari hasierako onespena eman diote inolako testu alternatiborik aurkeztu gabe. Foru Araua martxoaren 6an onartuko da behin betiko. Bere onarpenarekin, Hondakin Plan berria Foru Arau bilakatuko da eta Gipuzkoako hondakinen kudeaketa eta plangintza arautuko du 2019-2030eko epean.

 

Markel Olano diputatu nagusiak, Denis Itxaso diputatu nagusiordeak eta José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak, Gipuzkoako Hiri-Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren hasierako onespena Foru Arau gisa, Gipuzkoako egungo historiaren gertaera gogoangarria dela nabarmendu dute.

 

Diputatu nagusiak gogorarazi du legealdi honetan atzean utzi dela hondakinen kudeaketaren “paralisia eta liskar giroa”, “Gipuzkoan enkistatuta zegoen eta hurrengo hilabeteetan zehar irtenbidea izango du Zubietako Ingurumen Gunean abian jarriko diren azpiegitura puntako azpiegiturei esker”. “Gipuzkoak bere etorkizuneko erronkei eusten ari da, baita hondakinen kudeaketari dagokionez ere. Hondakinen Plan berriari esker, etorkizunari ekiten diogu giza eta ingurumen parametro aurreratuenak kontuan hartuz”.

 

Denis Itxasok azpimarratu du gaur esan dezakegula hondakinen arazoaren behin betiko irtenbidea martxan dagoela, zabortegien erabileran oinarritutako eredu zaharra gaindituz eta kudeaketa jasangarrirantz aurrera eginez. Lehenengo aldiz, Gipuzkoak jerarkia komunitarioa errespetatzen duen kudeaketa izango du hondakinen isurtzea guztiz ezeztatuz”. Itxasok adierazi du “lehenengo aldiz, Gipuzkoak hondakinen plan bati helduko dio Europako herrialde garatuenen baldintza beretan eta birziklatzean”.

 

Bere aldetik, Asensiok azaldu du Gipuzkoako Ingurumen Gunearen azpiegiturek posible egingo dutela “hondakinen kudeaketa presazko gaiek menderatzetik, gai garrantzitsuetan zentratzea, Lurraldearen etorkizuneko erronketan”. “Plan berriak (GHHKPO 2019-2030) hondakinen birziklatzearen eta balorizazioaren zirkulua itxiko du, eta Gipuzkoa prest utziko du ekonomia zirkularraren eta klima aldaketaren erronkari aurre egiteko”. “Plan berriarekin, Gipuzkoak liskarraren amaiera egiaztatzen du eta etorkizunari begiratzen dio”, adierazi du Ingurumeneko diputatuak.

 

Hondakinen plan berria izapidetzen hasiko da GHHKPOk bere garaian ezarri zituen helburuak bermatu ondoren, birziklapena %70eko tasan (2030) kokatuko duen azpiegitura sistema batetik eta birziklatu ezin diren hondakinen aprobetxamendu energetikoarekin. Modu horretan, Gipuzkoak lortuko du zabortegirik gabeko kudeaketa sistema bat ezartzea, sortzen dituen hondakin guztiak baliabide propioekin tratatzeko gai izango dena, eta ondorioz 0 zabor isurketa eragingo duena.  Egoera hau Departamentuak 2015ean aurkitu zuenaren oso bestelakoa da. Orduan, Gipuzkoan azpiegiturak falta ziren, zabortegiak itxita zeuden eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa egoera larrian zegoen Zubietako Hondakinen Kudeaketa Zentroa geldiarazteak eragin zituen zorren ondorioz. Asensioren iritziz, aldaketa oso positiboa izan da, eta ondorengoa azpimarratu du “arauak betez lortu dugu konponbide aurreratua eta europarra ematea Gipuzkoako hondakinen gaiari; aldiz, EH-Bilduko aurreko gobernuaren ez betetzeak arazo larriak eragin zituen ekonomia eta ingurumen mailan, eta oraindik horiek ordaintzen ari gara”.

 

Hauek dira 2019-2030 Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrean (GHHKPO 2) ezarritako helburuak: prebentzioa maximizatzea; gaikako bilketa eta birziklatzea ahalik eta gehien optimizatzea; konpostajean eta materia organikoaren biometanizazioan ahal den guztia aurreratzea; birziklatu ezin diren hondakin guztiak balorizatzea, eta lehen mailako hondakinen isuririk ez eragitea.  

  

1373