Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gipuzkoak berriz ere dantza egingo du Dantz Point-en erritmoan: sei herri eta data baieztatu dira 2025erako

Gipuzkoak berriz ere dantza egingo du Dantz Point-en erritmoan: sei herri eta data baieztatu dira 2025erako

Gipuzkoak berriz ere dantza egingo du Dantz Point-en erritmoan: sei herri eta data baieztatu dira 2025erako

2025/06/16
Dantz Point

Gaur goizean, Dantz Point 2025eko denboraldi berria aurkeztu da Foru Jauregian. Dantz Point kultura-proiektu bat da, ondareari balioa eman nahi diona musika elektronikoko eta garaikideko esperientzia artistikoen bidez. Gaur, 2025eko denboraldi berria iragarri da. Aurkezpenean, Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustatzeko eta Gazteriako zuzendaria eta Jokin Telleria Dantz-eko zuzendaria izan dira.

Palentziak ekimen horren balioa nabarmendu du, "sorkuntza garaikideak gure ondarearekin nola hitz egin dezakeen erakusten duen adibide gisa, herritarren, artearen eta ingurunearen arteko harreman-modu berriak sortuz". Kultura Sustapeneko eta Gazteriako zuzendariaren hitzetan, "Dantz Point-ek pertsonak beren lurraldearekin konektatzen dituen kultura-sare bat ehuntzen jakin du, ikuspegi berritzaile, jasangarri eta ireki batetik, eta Gipuzkoak duen konpromiso bat berresten du: eraldatzen duen, parte hartzera gonbidatzen duen eta espazio publikoetan ere bizi den kultura batekiko duen kompromisoa".

Bere aldetik, Jokin Telleria Dantzeko zuzendariak adierazi duenez, "Dantz Point, Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Kultura) laguntzarekin, esan dezakegu erreferentziazko proiektu bat dela estatuan eta nazioartean, urte hauetan Gipuzkoan izan duen garapena dela eta. Ondare kultural, historiko eta naturalari balioa emanez, modu garaikide, irisgarri eta jasangarri batean. Dantz, Gipuzkoako marka den aldetik, pozik dago erakunde horrekin dugun lankidetza estuarekin".

Dantz Point Gipuzkoan jaio zen 2019an. Ekimena urtez urte hazi da, besteak beste Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren laguntzari esker, eta lurraldeko kultura-proposamen berritzaileenetako bat bihurtu da. 

Orain arte egindako 110 Dantz Points baino gehiagoren ondoren, 2025eko edizio berri honek indartu egiten du Gipuzkoarekin duen lotura, orain arte sei esperientzia baieztatu baitira, tokiko, estatuko eta nazioarteko esparruan egin beharreko beste esperientzia batzuen artean.

Gipuzkoan, Dantz Point 2025ak balio enblematiko, arkitektoniko eta natural handiko espazioetan egingo dira, herritarrak beren ingurunearekin konektatzeko, abangoardiako musika elektronikotik eta tokiko parte-hartzetik.

Hona hemen orain arte baieztatutako datak eta kokalekuak:

Ekainak 21 – Hondarribiko harresiak

Aurten ere, Dantz Point hiriaren nortasuna eta itsasoarekiko hurbiltasuna sinbolizatzen dituen ingurune historiko eta defentsibo horretara itzulkoi da.

Galiano, Pizky, Costes B2B Orphidal eta Monile izango dira bertan.

Ekainak 28 – Santa Ana Parkea, Bergara

Bergara erdialdeko birika berde bat, ezin hobea musika- eta paisaia-esperientzia bat bizitzeko, herriko egunerokoan integratuta.

Parte-hartzaileak: Ederos B2B Pa!n, Santa Klaux, Anomalia B2B Murabe

Uztailak 19 – Itzurun hondartza, Zumaia

UNESCOk Geoparke izendatu du, eta denboraldiko ediziorik ikusgarri eta ziraragarrienetako bat hartuko du.

Goiko, Maitx, Julen Lujan, Josu Aranburu, Zatibi eta beste hainbat artista izango ditugu gurekin.

Uztailak 18 – Ave Maria Parkea, Hernani

Bizitzaz beteriko gune nagusia, non tradizioa, komunitatea eta musika elektronikoa harmonian biziko diren.

Donde participarán: Santech, Bitter, Ama, Tom Karobi.

Irailak 20 – Monterrón parkea, Arrasate

Arrasateko lorategi historikoa eta birika berdea, denboraldiaren barruan soinu-, ikusmen- eta komunitate-gune bihurtuko dena.

Orain arte baieztatutako artista hauekin: Pizky, BRGS

Donostia - data, espazioa eta artistak zehazteke

Gainera, denboraldi honetan beste behin ere Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren, Keler markaren eta lurraldeko hainbat udalen babesa izango du. Bergarako, Hernaniko, Zumaiako eta Arrasateko Dantz Point-ek Laboral Kutxaren lankidetza izango dute, Dantz Point by Laboral Kutxa zigilupean, eta, horrela, kultura, lurraldea eta komunitatea konektatzen dituzten aliantza publiko-pribatuen sarea indartuko da.

Laster, Dantzek aurtengo edizioari gehituko zaizkion data eta herri gehiago iragarriko ditu, eta esperientzia ireki, jasangarri eta eskuragarrien bidez kultura garaikidea hurbiltzeko apustua sendotuko du.

Dantz Agendarako esteka:

dantz.eu/agenda

  

4244