Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gipuzkoako Foru Aldundiak gizarte-berrikuntzako proiektuetarako dirulaguntzen 2025-20226 deialdia ireki du, Zaintza Herrilab estrategiaren esparruan

Gipuzkoako Foru Aldundiak gizarte-berrikuntzako proiektuetarako dirulaguntzen 2025-20226 deialdia ireki du, Zaintza Herrilab estrategiaren esparruan

Zainketa eta Gizarte Politiketako Sailak 1,29 milioiko aurrekontua bideratuko du zainketan proiektu berritzaileak bultzatzeko. Maite Peñak azpimarratu duenez, "Zaintza HerriLab estrategia aitzindaria da, eta Gipuzkoako zainketa-eredua eraldatzen ari da. Laguntzaren helburuetako bat da lurralde osora eskalatzea, lankidetza eta berrikuntza sozialerako modu berriak bultzatuz”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2025-2026 aldirako deialdia onartu du zainketen arloko gizarte-berrikuntzako proiektuetarako dirulaguntzak emateko, Zaintza HerriLab estrategiaren espa-rruan. Ekimen aitzindaria da, lurraldeko udalerrietan tokiko zaintza-ekosistemak bultzatzen dituena. Deialdi hau 2025eko irailaren 23an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Guztira 1.294.268 euroko aurrekontua du eta argitaratzen den egunaren biharamunetik ha-sita hilabetez egongo da zabalik. Diruz lagunduko diren jarduerak eta proiektuak 2026ko azaroaren 30a baino lehen amaitu beharko dira.

Zaintza HerriLab mugarri historikoa da Gipuzkoan, eremu soziosanitarioko erakunde publiko, pribatu eta komunitarioak lan-esparru berean biltzea lortu baitu, helburu komunekin eta estrategia partekatu batekin. Gaur egun, Gipuzkoako 18 udalerrik garatu dituzte zainketa-rako tokiko ekosistemak estrategiaren markoan: Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Legorreta, Lizartza, Oiartzun, Orio, Pasaia, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Zestoa eta Zumarraga.

“Estrategia lurraldera eskalatzea”

Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak nabarmendu duenez, deialdi hau "deialdia urrats garrantzitsua da Zaintza HerriLab estrategia Gipuzkoako lurralde osora za-baltzen jarraitzeko, udalerri askotan aldea markatzen ari den zaintza sarea indartzen baitu programa honek". Diputatuaren esanetan, "ekimen aitzindaria da, eta Gipuzkoan bultza-tzen ari garen zainketen eraldaketaren parte da, erakunde, entitate eta herritarren artean garatzen ari garena. Pertsonak erdigunean jarriko dituen eredua da, gizatiarragoa, komu-nitarioagoa eta jasangarriagoa".

Pertsonalizazioa, koordinazioa eta komunitatea

Deialdiaren helburua da iraupen luzeko zainketak, gizarteratzea, desgaitasunaren kudea-keta, haurren eta nerabeen babesa eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arreta hobetzeko proiektuak sustatu, iraunarazi eta eskalatzea ahalbidetuko duten ekime-nak finantzatzea.

Diruz lagundutako proiektuek zerbitzu zientifiko berriak garatzen lagundu beharko dute, arreta pertsonalizatzea, zerbitzuak koordinatzea eta zaintza komunitarioa sustatzea xede dutenak, ikuspegi berritzaileak, lankidetzakoak eta iraunkorrak sustatuz. Hiru aktuazio lerroak hauek dira:

  •  1. lerroa: zaintzarako tokiko ekosistemak hedatzea eta sendotzea.
  •  2. ildoa: zaintza komunitarioa sustatzeko proiektu pilotuak.
  •  3. lerroa: gizarte-berrikuntzako proiektu pilotuak.

Lerro horien barruan, proiektuak hiru motatakoak izan daitezke:

  • Proiektu esperimental integralak. Horiek abian jarriko dituzte prozesu esperimentalak edo ia esperimentalak, benetako testuinguruetan zaintza pertsonalizatua, koordina-tua eta komunitarioa bultzatzen duten produktuak, prozesuak, metodoak eta/edo zerbitzuak testatzeko, erabiltzaileen, senideen eta profesionalen parte-hartzearekin.
  • Egonkortze-proiektuak, gizarte-zerbitzuetan egiaztatutako eta ebaluazio positiboa duten prozesuak, metodologiak edo zerbitzuak integratzera bideratuak, gutxienez bi urtez gauzatuak, zaintza pertsonalizatuen, koordinatuen eta komunitarioen ereduak sendotuko dituztenak.
  •  Eskalatze-proiektuak, erakunde publiko, pribatu eta sozialen arteko ikaskuntza erraz-tuko duten berrikuntzak sistematizatzera bideratuak, eta produktu, prozesu, metodo-logia eta/edo zerbitzu egiaztatuak eta ebaluatuak hartzea edo egokitzea sustatzera bideratuak, haien gizarte-estaldura zabaltzeko, beste erakunde batzuetara edo beste sektore batzuetara transferitzeko, eta, horrela, arretaren pertsonalizazioa, zer-bitzuen baterako koordinazioa eta komunitatearen zaintza hobetzeko.

  

3005