Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena

Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena

Donostia, 2025eko uztailak 29.

2025/07/29
Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, Tolosan gertatutako sexu erasoaren aurrean gaitzespenik irmoena adierazi nahi du. Era berean, foru erakundeak gertutasuna eta elkartasuna adierazi dio biktimari, baita haren senideei eta gertuko pertsonei ere.

Gipuzkoako Emakumeen aurkako Indarkeriari Aurre Egiteko Protokolo Instituzionalaren arabera, Aldundiak bat egin du Tolosako Udalak plazaratu duen gaitzespen adierazpenarekin.

Sexu-askatasuna eta pertsonaren osotasun fisikoa ere, eskubide bortxaezinak dira; eskubide horien aurka egiten duten jokabideek ez dute lekurik gure gizartean.

  

14717