Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gloria Vázquezek bere gain hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Administrazioko Zuzendaritza

Gloria Vázquezek bere gain hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Administrazioko Zuzendaritza

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gloria Vázquez izendatu du Ingurumen Administrazioko zuzendari berri, José Ignacio Asensiok zuzentzen duen Jasangarritasun Departamentuaren barruan.

2025/07/02
Gloria Vázquez

Jasangarritasuneko foru-diputatu José Ignacio Asensiok jasangarritasunarekin, berdintasunarekin eta justizia sozialarekin duen konpromisoa nabarmendu du: “Gloria Vázquezek esperientzia instituzionala, ezagutza teknikoa eta sentsibilitate soziala batzen ditu. Horiek txertatzeak gure ingurumen-politiken izaera eraldatzailea indartzen du”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gloria Vázquez izendatu du Ingurumen Administrazioko zuzendari berri, José Ignacio Asensiok zuzentzen duen Jasangarritasun Departamentuaren barruan. Prestakuntza zientifiko sendoarekin eta kudeaketa publikoari zein hezkuntza- eta gizarte-eremuari lotutako ibilbide zabalarekin, Vázquezek bere gain hartzen du lurraldeko ingurumen-politikak sustatzeko erronka, garapen jasangarriarekin, justizia klimatikoarekin eta herritarren parte-hartzearekin konprometitutako ikuspegi batetik.

Gloria Vázquez Errenterian jaio zen 1965ean, eta Zarautzen bizi da duela ia hiru hamarkadatik. Biologia Zientzietan lizentziatua da, eta Teknologia eta Ingurumen Kudeaketako masterra du. Bigarren Hezkuntzako eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzietako irakaslea izan da, Zarauzko Udaleko zinegotzia 2007tik, eta funtsezko arloak zuzendu ditu, hala nola Ingurumena, Agenda 21, Hezkuntza, Berdintasuna edo Gizarte Ongizatea. Alkateorde gisa, proiektu eraldatzaileak gidatu ditu, hala nola Eraztun Berde Urdina edo Emakumearen Etxea.

2024ko azarotik, aholkulari gisa lan egin du Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan, eta lan hori Berdintasuneko zinegotzigoarekin eta Eraztun Berde Urdinaren proiektuaren zuzendaritzarekin bateratu du.

José Ignacio Asensio foru-arduradunaren hitzetan, “Gloria Vázquez Jasangarritasun taldean sartzea berri bikaina da Gipuzkoarentzat. Esperientzia instituzionala, ezagutza teknikoa eta sentsibilitate soziala biltzen ditu. Bere ibilbideak konpromiso sendoa erakusten du berdintasunarekin, pertsonen ongizatearekin eta ingurunearen zaintzarekin. Haren lidergoarekin, Gipuzkoa berdeagoa, bidezkoagoa eta prestatuagoa izango da klima-aldaketaren aurrean”.

  

6445