Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Abian dira Ikust Alaia Irungo etorkizuneko museoa bihurtzeko lanak

Abian dira Ikust Alaia Irungo etorkizuneko museoa bihurtzeko lanak

Lanek Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza bat dute, 500.000 eurokoa

2019/02/14

Alkateak eta Kulturako diputatuak lanak bisitatu dituzte, gaur

José Antonio Santano alkateak eta Denis Itxaso Kulturako diputatuak gaur goizean aurkeztu dute, Irungo Udaletxean, bi erakundeek itxitako akordioa, zeinaren bidez Foru Aldundiak 500.000 euroko zuzkidura bat ematen baitio udalerriari, udal liburutegi zaharra zen Ikust Alaia eraikina moldatzeko lanetarako, etorkizunean Irungo museoa bihur dadin. 

Birgaitzeko lanek, guztira, 993.059 euroko aurrekontua dute, eta 9 hilabeteko exekuzio epea; Foru Aldundiak 500.000 euroko ekarpena egingo du. 

Eraikinaren hobekuntzak, batez ere, irisgarritasuna bermatzeko lanak hartzen ditu. Lanen lehen fasea da, eta eragina du, gehienbat, eraikinaren egituran, fatxadan eta estalkian.

Alkateak azpimarratu duenez, "hiriarentzat garrantzitsua da Ikust Alaia bezalako espazio berezi eta enblematiko bat berreskuratzea. Urtetan izan da Udal Liburutegiaren egoitza, eta garbi genuen haren etorkizunak ere kulturari lotuta egon behar zuela. Lehenengo eta behin, ordea, irisgarri bihurtu beharra zegoen, modu unibertsal batean, eta hainbat erabileratarako egokitu, bere potentzialaren % 100 lortzeko aukera eman dezaten".

Kulturako diputatu Denis Itxasoren arabera, "Foru Aldundia ezin zitekeen gelditu jarduketa garrantzitsu horretatik kanpo, haren helburua baita Irungo espazio enblematiko hori kulturarako berreskuratzea". Itxasoren arabera, "foru erakundeak gehiegitan lehenetsi ditu Gipuzkoako beste udalerri eta eskualde batzuk, eta unea iritsi da ganoraz erantzuteko lurraldeko bigarren hiririk garrantzitsuenaren beharrei eta proiektuei."

  

1329