Jasangarritasun Departamentuak eta Beasaingo Udalak Gipuzkoako District Heating publiko-pribatuaren lehen sarea inauguratu dute
Jasangarritasun Departamentuak eta Beasaingo Udalak Gipuzkoako District Heating publiko-pribatuaren lehen sarea inauguratu dute
Jasangarritasun Departamentuak eta Beasaingo Udalak Gipuzkoako District Heating publiko-pribatuaren lehen sarea inauguratu dute
Proiektuak Fundiciones del Estandako labeen hondar-beroa aprobetxatzen du Antzizar kiroldegia girotzeko, eta, horrela, energiaren % 60 aurreztea eta urtean 43 tona CO2 murriztea lortzen da.

958.811 euroko aurrekontuarekin, EGEF funtsekin kofinantzatuta, proiektuak erakundeen eta tokiko industriaren arteko lankidetza indartzen du, udal-instalazioen kudeaketan energia-aurrezpena eta efizientzia sortuz.
José Ignacio Asensio: “Proiektu honekin energia-eredu jasangarri, berde eta deskarbonizatu baterantz aurrera egiten dugu. Baliabideak optimizatzeak, emisioak murrizteak eta Beasaingo herritarren ongizatea hobetzeak erakusten du Gipuzkoa erreferentea dela klima-aldaketaren aurkako borrokan”.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Beasaingo Udalarekin lankidetzan, District Heating publiko-pribatuaren lehen esperientzia inauguratu du gaur Gipuzkoan. Ekimenak Fundiciones del Estandako labeek sortutako hondar-beroa aprobetxatzen du industria-instalaziotik 200 metro eskasera dagoen Antzizar kiroldegia hornitzeko, energia-eredu efizienteagoa eta jasangarriagoa sustatuz.
Inaugurazio-ekitaldian Jasangarritasuneko diputatu José Ignacio Asensio, Beasaingo alkateorde Adur Ugartemendia eta Estandako zuzendari nagusi Iñigo Zarauz izan dira. Horiek instalazioa zeharkatu dute eta beroa banatzeko sistemaren funtzionamendua egiaztatu dute.
Proiektuak urtean 348 MWh berreskuratzeko aukera ematen du, energia % 60 aurreztuz eta urtean 43 tona CO2 murriztuz. Aurrekontua, guztira, 958.811 eurokoa da; horietatik 573.311 euro Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak jarri ditu, eta 385.500 euro, berriz, Beasaingo Udalak. Gainera, ekimenak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) baterako finantzaketa izan du Euskal Autonomia Erkidegoko 2021-2027 Programaren barruan.
Sistemak hiru fase izan ditu: beroa banatzeko sarea instalatzea, kiroldegiko makina-gela egokitzea eta azpiegitura udalerrian integratzeko biribilgune bat eraikitzea. Labeetatik soberan geratzen den beroa kirol-guneko airea eta igerilekuak girotzeko erabiltzen da, bai eta ur bero sanitarioaren kontsumoaren zati bat estaltzeko ere, herritarrei zuzenean mesede eginez.
José Ignacio Asensio diputatuak inaugurazioan azpimarratu duenez, “proiektu honekin energia-eredu jasangarri, berde eta deskarbonizatu baterantz aurrera egiten dugu. Baliabideak optimizatzeak, emisioak murrizteak eta Beasaingo herritarren ongizatea hobetzeak erakusten du Gipuzkoa erreferentea dela klima-aldaketaren aurkako borrokan”.
Adur Ugartemendia Lurraldea arloko buru eta alkate ordearen esanetan, “Beasaingo Udalak legealdi honetarako ezarrita dituen helburu nagusien artean aurkitzen da energia jasangarrien aldeko apustua egitea. Ingurumenaren zaintza eta klima aldaketari aurre egiteaz gain, energia kostuak gutxitu eta udal eraikinen energia beharrak autokontsumoaren bidez asetzeko helburua bete nahi da. Gogoratu behar, proiektu honekin ere bide segurtasuna hobetu dela, aldi berean bidegurutzea biribilgune bihurtu zelako. Egitasmo berritzaile hau Gipuzkoan aitzindaria izateaz gain, kolaborazio publiko-pribatuari esker sekulako aurrerapausoa suposatu du gure asmoetan, ingurumen, ekonomia, energia eta bide-segurtasuneko hobekuntzak ekarriko ditu eta” gaineratu du Ugartemendiak. Iñigo Zarauz Fundiciones Estandako zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, “proiektu honetan parte hartzeak aukera ematen digu komunitateari lehen alferrik galtzen zen energia-baliabide erabilgarri bat eskaintzeko. Ingurunearekiko eta enpresaren erantzukizun sozialarekiko dugun konpromisoa berresten du”.
Iñigo Zarauz Estandako zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, “proiektu honetan parte hartzeak aukera ematen digu komunitateari lehen alferrik galtzen zen energia baliabide erabilgarri bat eskaintzeko. Ingurunearekin eta enpresaren erantzukizun sozialarekin dugun konpromisoa berresten du”.
Sistemak aurrez isolatutako altzairuzko 504 metro hodi ditu, eta labeen hondar-beroa aprobetxatzen du astean 115 orduz eta urtean 5.290 orduz. Jarduketa hori Gipuzkoako Jasangarritasun Energetikoaren Estrategian («Gipuzkoa Energia 2050») eta Klima Aldaketaren aurka Borrokatzeko Gipuzkoako Estrategian («Gipuzkoa Klima 2050») kokatzen da, energia-eredu efizienteago, berriztagarriago eta karbono gutxikoagorako trantsizioa indartuz.
Azpiegitura horren inaugurazioarekin, Jasangarritasunak eta Beasaingo Udalak ekonomia berde, deskarbonizatu eta jasangarri batekiko konpromisoa sendotu dute, energia-efizientzia bultzatuz eta herritarrentzako ingurumen- eta gizarte-onurak sortuz.
692