Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Lurraldebusen E30 linea finkatu da Gipuzkoako mugikortasunerako funtsezko zerbitzu gisa

Lurraldebusen E30 linea finkatu da Gipuzkoako mugikortasunerako funtsezko zerbitzu gisa

Azahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, Hondarribiko aireportuaren eta Donostiako erdigunearen arteko lotura zuzena bigarren urtez martxan izan da ekainaren 20tik irailaren 30era, eta 14.000 bidaiari baino gehiago izan ditu aurten, 2024an baino ia % 83 gehiago, argi erakutsiz zerbitzu erabilgarri eta irisgarria dela herritarrentzat.

2025/10/10
Azahara Domínguez Diputatuak Igor Enparan Hondarribiko alkatearekin E30 linearen datuak baloratzen.

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua: “E30 lineak aukera eman digu aurtengo udan ere nabarmen hobetzeko aireportuko lotura garraio publikoaren bidez, eta erabileraren datu onek erakusten dute aukera eroso eta eraginkorrak eskaintzen direnean, herritarrek garraio publikoaren aldeko apustua egiten dutela, baita aireporturako joan-etorrietarako ere. Hartara, argi geratu da zerbitzu gakoa dela Gipuzkoako mugikortasunerako, eta berretsi du alternatiba eroso, jasangarri eta eraginkorra dela ibilgailu pribaturik gabe mugitzeko”.

Igor Enparan, Hondarribiko alkatea: “Iaz bezala, E30 linea ekainaren 20an jarri zen martxan. Lehen astetaan arazoak jarraitzen zuela ikusita, uztailaren 21etik aurrera egokitzapenak egin ziren, erabiltzaileen bidaiak hobetzeko. E21 lineak aireportuaren kanpoaldean geldialdia egiteari utzi zion eta neurri horrek nabarmen hobetu zituen hondarribiarren eguneroko joan-etorriak. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiot Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko diputatuari, gure herritarren kezkak eta beharrak helarazterakoan erakutsitako prestutasunagatik eta lankidetzagatik. Uda honetako datu onek erakusten dute zerbitzu honen beharra dagoela eta Udaletik lanean jarraituko dugu, Aldundiarekin batera, urte osoan zehar hondarribiarrek garraio publiko eraginkor, egoki eta kalitatezkoa izan dezaten”.

Uda amaitu ondoren, Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Igor Enparan Hondarribiko alkatearekin batera, adierazi duenez, "irailaren amaierarekin, udarako aktibatzen dugun denboraldia ixtera iritsi baita, E30 linea zerbitzuaren erabilerari buruzko datuak baloratzen ditugu. Uda honetan linea honen erabilera datuak ia % 83 igo dira. Beraz, Gipuzkoako mugikortasunerako funtsezko zerbitzu gisa finkatu da, ibilgailu pribaturik gabe mugitzeko alternatiba eroso, iraunkor eta eraginkor bezala berretsiz ".

Diputatuak jakinarazi duenez, ekainaren 20tik irailaren 30era 14.191 bidaia izan ziren, eta 2024an, berriz, 7.776 ( % 82,53 gehiago). "Datu horiek erakusten dute gipuzkoarrek konfiantza dutela beren beharretara egokitzen den eta ingurunearekiko lotura zuzena, ekonomikoa eta errespetuzkoa eskaintzen dion garraio publikoan", nabarmendu du.

Joan-etorrien erdia baino gehiago ( % 57,6) Donostiarako noranzkoan egin ziren, eta horrek erakusten du lotura hori oso garrantzitsua dela hiriburutik aireportuko instalazioetara lanera, ikasketetara edo turismora joaten diren pertsonentzat. "E30a adibide bat da garraio publikoak eguneroko bizitza errazteko eta autoarekiko mendekotasuna murrizteko. Gure konpromisoa da lineak eta ordutegiak hobetzen jarraitzea, herritarren benetako beharrei erantzuteko. Funtsezko tresna da Gipuzkoan aukera berdintasuna eta lurralde kohesioa bermatzeko ", jarraitu du Azahara Dominguezek bere adierazpenetan.

Halaber, nabarmendu du udan lineak hainbat hobekuntza egin dituela zerbitzu osoagoa eskaintzeko. Uztailaren 21ean E21eko geltokiak berrantolatu ziren, eta abuztuaren 4an beste bi espedizio gehitu ziren (13:20an eta 21:20an) E30 honetara, aireportuko eskaintzara egokitzeko. Gainera, instalazio horietako dendarekin akordio bat lortu ondoren, uda honetatik aurrera, MUGI txartel anonimoak eros daitezke denda honetan, pertsona guztiei sistemara sartzea erraztuz. Aurreratu duenez, Oarsoaldean eta Bidasoan Lurraldebusen emakida berriarekin linea urte osoan zehar martxan jartzen denean, E30eko autobusek (laster BI01) ekipajerako espazio berezia izango dute, zerbitzuaren erosotasuna eta funtzionaltasuna hobetuz.

Diputatuak gogorarazi nahi izan du linea hau iaz jarri zela martxan, lehen aldiz, Hondarribian ematen ari zen egoera baten konponbide gisa, eta aldaketa guztiak egin direla, aldez aurretik, Igor Enparan alkatearekin hainbat elkarrizketa izan ondoren, eta eskerrak eman dizkio "beti erakutsi duen jarrera kolaboratiboagatik eta jarrera eredugarriagatik. Lan serio, bateratu, hurbil eta etengabe horri esker, zerbitzua hobetu dugu eta lurraldean lekualdatzeko beharrei erantzunak eman diegu".

Bestalde, Igor Enparan Hondarribiko alkateak adierazi duenez, "Iaz bezala, E30 linea ekainaren 20an jarri zen martxan. Lehen astetaan arazoak jarraitzen zuela ikusita, uztailaren 21etik aurrera egokitzapenak egin ziren, erabiltzaileen bidaiak hobetzeko. E21 lineak aireportuaren kanpoaldean geldialdia egiteari utzi zion eta neurri horrek nabarmen hobetu zituen hondarribiarren eguneroko joan-etorriak. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiot Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko diputatuari, gure herritarren kezkak eta beharrak helarazterakoan erakutsitako prestutasunagatik eta lankidetzagatik. Uda honetako datu onek erakusten dute zerbitzu honen beharra dagoela eta Udaletik lanean jarraituko dugu, Aldundiarekin batera, urte osoan zehar hondarribiarrek garraio publiko eraginkor, egoki eta kalitatezkoa izan dezaten”.

  

2676