Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro MUBILek mugikortasunaren balio-kateko enpresa-liderrak bildu ditu Aholku Batzordearen lehen lan bileran

MUBILek mugikortasunaren balio-kateko enpresa-liderrak bildu ditu Aholku Batzordearen lehen lan bileran

CAFek, Irizarrek, Iberdrolak, Eserguik, Petronorrek, Mondragon Korporazioak eta Energia Klusterrak osatzen dute MUBILekin batera mugikortasun jasangarriaren nukleo estrategikoa. Aholku Batzorde berria 2028ko Plan Estrategikoaren aurkezpenarekin hasi da; plan horrek lurraldea Europako erreferente bihurtuko du berrikuntzan eta mugikortasun adimendunean.

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gaur lehen bilera egin du MUBILen Aholku Batzordeak, Euskadiko mugikortasun adimendun eta jasangarriaren norabidea gidatuko duen aholkularitza organoak. Saio honek trakzio enpresen eta erreferentziazko erakundeen arteko lankidetza etapa berri baten hasiera adierazten du, sektorearen erronkei erantzun berritzaileak elkarrekin eraikitzeko helburuarekin.

Lantaldea industria eta energia ekosisteman lider diren enpresen ordezkariek osatzen dute: Iosu Ibarbia, CAFeko Teknologiako zuzendari nagusia; Imanol Rego, Irizarko CEOa; Eduardo Lobato, Iberdrolako Mugikortasuneko Berrikuntzako arduraduna; Antton Tomasena, Eserguiko zuzendari nagusia; José Ignacio Zudaire, Petronorreko Trantsizio Energetikoko zuzendaria; Manu Ayerdi, Mondragon Korporazioko Proiektu Estrategikoetako zuzendaria; eta José Ignacio Hormaeche, Euskadiko Energia Klusterreko zuzendari nagusia. Horiekin batera Igor Villarreal MUBILeko zuzendari nagusiak parte hartu du.

Unai Andueza MUBILeko presidente eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak ere parte hartu du bileran, eta elkarlanerako gune berri honen garrantzia azpimarratu du: "Lurraldeak enpresa liderrak eta gaitasun teknologiko paregabeak ditu, eta mugikortasunarekiko konpromiso irmoa du. Aholku Batzordea ikuspegi partekatu bat eraikitzeko sortu da, talentua eta esperientzia batzeko, eta ziurtatzeko MUBILek Europan berrikuntzaren eta lehiakortasunaren eragile izaten jarraitzen duela", adierazi du Anduezak.

Batzordea sei hilean behin bilduko da, eta bere eginkizun nagusia ekintza-ildoak eta estrategiak zehazten laguntzea izango da, mugikortasun eraginkorrago, adimentsuago eta iraunkorrago baten garapena bizkortzeko. Gainera, MUBILen bilakaera sektorearen benetako lehentasunekin bat datorrela ziurtatu nahi du, ikuspegi ireki, parte-hartzaile eta kolaboratiboaren bidez.

Inaugurazio saio horretan, MUBILek 2028ko Plan Estrategikoa aurkeztu du, asmo handiko ibilbide orria, MUBIL mugikortasun jasangarrian Europako erreferente gisa finkatzeko. Plana hiru ardatz nagusitan egituratzen da: lurraldea berrikuntzaren hub bihurtzea, ezagutzaren sare global batean integratzea eta zentroaren bikaintasun operatiboa indartzea.

Gainera, MUBILek Europan duen posizio bereizgarria nabarmendu da, abangoardiako azpiegiturei, laborategi espezializatuei eta ekosistemarako funtsezko zerbitzuen eskaintzari esker: produktu berriak baliozkotzetik eta ekintzailetza bultzatzetik, talentua erakartzera, sinergiak sustatzera eta arlo publikoa eta pribatua lankidetzan aritzera.

Aholku Batzordea eratzea urrats erabakigarria da sektorearen erabakitzeko ahalmen kolektiboa indartzeko, eragin handiko proposamenak sortzeko eta lurraldea etorkizuneko mugikortasunean aitzindari bihurtzen jarraitzeko.

  

5228