Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Ciriza eraikinaren ondoko behin-behineko aparkalekua garbitzeko, mantentzeko eta kontserbatzeko jarduketak finantzatzen ditu

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Ciriza eraikinaren ondoko behin-behineko aparkalekua garbitzeko, mantentzeko eta kontserbatzeko jarduketak finantzatzen ditu

Azahara Domínguez: “Pasaiako badiaren ingurua lehengoratzeko jarduketak lehentasunezko ardatz estrategikoa dira nire sailarentzat, Pasaiako herritarren bizi-kalitatea eta gizarte-kohesioa hobetzeko aukera ematen baitigute. Inguru horretako ingurumena eta ekonomia lehengoratzearen aldeko gure apustua irmoa da, eta horrekin jarraituko dugu pasaitarrei zerbitzu gehiago eta hobeak emateko, haien ongizaterako mesedegarri izan daitezen. Eremu degradatuak berreskuratzeko lanean jarraituko dugu, eta maila guztietan eta erakundeekin elkarlanean arituko gara eremu hori hobetzeko urratsak ematen jarraitzeko. Gipuzkoa kohesionatuagoa eta, beraz, bidezkoagoa eraiki nahi badugu, funtsezkoa da historikoki degradatuen egon diren guneetan inbertitzea".

Azahara Domínguez diputatua eta Teo Alberro alkatea

Azahara Domínguez diputatua eta Teo Alberro alkatea


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Ziriza eraikinaren ondoan dagoen behin-behineko aparkalekuan 2024ean egindako garbitze, mantendu eta kontserbazio jarduerak ordainduko ditu, horretarako bi erakundeek 2023an sinatutako hitzarmenaren arabera. Hitzarmen hau 2026eko azarora arte dago indarrean.
Hala adierazi du Azahara Dominguez diputatuak, eta azaldu du jendeari irekitako lur gaineko aparkaleku hori Adinberri erreferentziako zentroan eraikitzen ari diren Hospitalillo eremuan zegoena ordezkatzeko dela. Aldundiak emakidan ematen duen Portu Agintaritzaren lurzati bat da, eta erabilera, garbiketa, higiene eta apaindura egoera ezin hobean kontserbatzeaz arduratzen da, emakidak irauten duen bitartean, behar diren ohiko eta ezohiko konponketak eginez.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak hitzarmen bat sinatu zuen Udalarekin, mantentze-lanen ardura eman ziezaion, eta horretarako, Udalak egindako lanak justifikatu ondoren, ordainketa ekonomikoa egin zen.
Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak ziurtatu duenez, "Pasaiako badiaren ingurua lehengoratzeko jarduerak lehentasunezko ardatz estrategikoa dira nire departamentuarentzat, Pasaiako herritarren bizi-kalitatea eta gizarte-kohesioa hobetzeko aukera ematen baitigute". Foru Aldundiko arduradunak berretsi du inguru horretako "ingurumena eta ekonomia lehengoratzearen" aldeko apustua "irmoa" dela, eta konpromiso horri eutsiko diola baieztatu du, "pasaitarrei zerbitzu gehiago eta hobeak emateko, haien ongizaterako mesedegarri izan daitezen". "Eremu degradatuak berreskuratzeko lanean jarraituko dugu, eta maila guztietan eta erakundeekin elkarlanean arituko gara eremu hori hobetzeko urratsak ematen jarraitzeko. Gipuzkoa kohesionatuagoa eta, beraz, justuagoa eraiki nahi badugu, funtsezkoa da historikoki degradatuen egon diren guneetan inbertitzea ", amaitu du.
Bestalde, Teo Alberro alkateak adierazi duenez, "Ciriza eraikinaren ondoko behin-behineko aparkalekua garbitzeko eta mantentzeko finantziazioa herri-erronkei irtenbide praktikoak bermatzeko beharrezkoa den erakundeen arteko lankidetzaren adibide bat da. Lanean jarraituko dugu gure bizilagunen egunerokotasuna errazteko, haien ongizatea lehenetsiko duten politikekin eta hobeto antolatutako herria sortzeko, guztiontzat irisgarriagoa izango dena". Eledunak azpimarratu duenez, Udal Gobernua dagoeneko inplementatzen ari den Aparkaleku Ordenantzaren testuinguruan, "parking honen mantentzea Trintxerpeko barrutian aparkalekuaren arazoa arintzeko ardatz garrantzitsu bat da. Hala ere, espero dugu araudi berria ezarrita eta aparkalekuak araututa, horrelako konponbideak hobeto antolatutako sistema baten osagarriak izatea. Bertan bizi diren pertsonei lehentasuna emango dien sistema bat, eta, aldi berean, oinezkoentzako aisialdirako eremu berriak askatuko dituena".
 

  

2755