Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak laguntza-deialdi bat zabaldu du udalerriek beren hirigintza-plangintzan genero-ikuspegia txerta dezaten
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak laguntza-deialdi bat zabaldu du udalerriek beren hirigintza-plangintzan genero-ikuspegia txerta dezaten
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak laguntza-deialdi bat zabaldu du udalerriek beren hirigintza-plangintzan genero-ikuspegia txerta dezaten
2.500 biztanletik gorako udalerrietan aurreikusitako gastuen % 50erainoko dirua emango du laguntzak; 500-2.500 biztanleko udalerrietan, % 75ekoa; eta 500 biztanletik beherako udalerrietan, % 90ekoa.

Azahara Domínguez diputatua eta Lore Suárez zuzendaria
Emakumeentzako eta gizonentzako hiri eta herri berdinagoak diseinatzen jarraitzeko, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak laguntza-lerro bat abiarazi du, Gipuzkoako udalek genero-ikuspegia txerta dezaten beren hirigintza-plan eta -proiektuetan, bai eta urbanizazio- eta/edo eraikuntza-ordenantzetan ere.
Hala adierazi du Azahara Domínguez diputatuak. Izan ere, laguntza horiek genero-ikuspegia honako hirigintza-dokumentu hauetan integratzera bideratutako azterlanak idazteko gastuen zati bat estaltzen dute: urbanizazio- eta/edo eraikuntza-ordenantzak, plangintza orokorraren aldaketak eta garapen-plangintzako dokumentuak eta horien aldaketak, urbanizazio-proiektuak eta urbanizazio-obren proiektuak.
2.500 biztanletik gorako udalerrietan aurreikusitako gastuen % 50erainoko dirua emango du laguntzak; 500 eta 2.500 biztanle arteko udalerrietan, % 75ekoa, eta 500 biztanletik beherako udalerrietan, % 90ekoa. Nolanahi ere, 10.000 euroko muga ezartzen da udal onuradun bakoitzeko. Udal bakoitzak gehienez bi eskabide aurkeztu ahal izango ditu.
Eskabidearen xede diren jarduerak 2025. urtean hasi beharko dira, eta 2025eko abenduaren 1a baino lehen amaituta eta justifikatuta egon beharko dute.
Aurkezteko epea asteazken honetan hasiko da, apirilaren 30ean, eta interesa duten udalek hilabete izango dute horretarako. Eskabideak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus).
Alkateei zuzendutako gutuna
Diputatuak jakinarazi duenez, gutun bat bidali die Gipuzkoako udalerri guztietako alkateei, dirulaguntza horren berri emateko eta eskatzera animatzeko, eta, horrela, "hirigintza inklusiboago eta bidezkoago baterantz elkarrekin aurrera egiten jarraitzeko".
"Genero-hirigintza bide argia da hirigintza-tresnak erabiltzeko, emakumeen bizi-errealitateak aitortu eta aintzat har daitezen, batez ere espazio publikoaren erabilerari eta eguneroko bizitzari dagokienez. Segurtasuna, irisgarritasuna eta autonomia funtsezko alderdiak dira gure herriez eta hiriez berdintasunean gozatu ahal izateko. Horregatik guztiagatik, emakumeen eta gizonen benetako berdintasunaren alde dugun konpromisoari jarraituz, laguntza ekonomikoa emango dugu genero-ikuspegia udaleko hirigintza-tresnetan txertatzeko", adierazi du diputatuak.
4597