Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak laguntza-lerro bat jarri du abian hiriguneak berreskuratzeko

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak laguntza-lerro bat jarri du abian hiriguneak berreskuratzeko

Azahara Domínguez buru duen departamentuak 190.000 euroko partida bat du hiri-eremuak berreskuratzeko esku-hartzeak diruz laguntzeko, lurralde-kohesioari laguntzeko.

Azahara Domínguez Diputatuak.

Interesa duten udalek 20 egun natural dituzte dirulaguntza horiek eskatzeko, gaurtik, urriak 9, hilabete honetako 28ra arte, biak barne, eta 40.000 eurorekin finantzatu ahal izango dituzte beren jarduerak.

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua: "Laguntza hauek Gipuzkoako udalerri guztiei zuzenduta dauden arren, txikienei laguntzeari garrantzia ematen jarraitu nahi dugu. Gure helburua lurralde osoan gizarte-kohesioa indartzea da, eta, horretarako, funtsezkoa da baliabide tekniko eta aurrekontu gutxien dituzten udalei laguntzea. Horregatik, dirulaguntzak modu progresiboan diseinatuta daude: udalerria zenbat eta txikiagoa izan — batez ere 7.000 biztanle baino gutxiago dituztenak —, orduan eta handiagoa izango da laguntza honek estali ahal izango duen proiektuaren zatia”

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak lurralde-kohesioari lagunduko dioten hiri-eremuak berreskuratzeko esku-hartzeak finantzatzeko deialdia argitaratu du udalerriei dirulaguntzak emateko.

Azahara Domínguez diputatuak adierazi duen bezala, "jakin behar dugu hirigintzatik eta lurzoruaren plangintzatik ere lan egin daitekeela gizarte-kohesioaren, jasangarritasunaren, hiri-berroneratzearen, klima-aldaketaren aurkako borrokaren eta aukera-berdintasunaren alde. Arazo eta erronka globalak dira, baina zuzenean eragiten dute tokikoan. Horregatik, laguntza hauek Gipuzkoako udalerri guztiei zuzenduta dauden arren, garrantzi berezia eman nahi diogu txikienei laguntzeari. Gure helburua lurralde osoan gizarte-kohesioa indartzea da, eta, horretarako, funtsezkoa da baliabide tekniko eta aurrekontu gutxien dituzten udalei laguntzea. Horregatik, dirulaguntzak modu progresiboan diseinatuta daude: udalerria zenbat eta txikiagoa izan — batez ere 7.000 biztanle baino gutxiago dituztenak —, orduan eta handiagoa izango da laguntza honek estali ahal izango duen proiektuaren zatia".

Hala, interesa duten udalek 20 egun natural dituzte, gaurtik (urriak 9) hilabete honetako 28ra arte, biak barne, dirulaguntza horiek eskatzeko, eta 40.000 eurorekin finantzatu ahal izango dituzte ildo horretako jarduketak, GAOn argitaratutako oinarrietan adierazten den bezala. 

Laguntza horien oinarrietan, gainera, ehuneko gisa ezartzen da diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa, hau da, gastuaren 900 biztanletik beherako udalerrietan % 90, 2.500 biztanletik beherakoetan  75, 7.000 biztanletik beherakoetan % 50 eta % 20 gainerakoetan, 40.000 euroko muga horri eutsiz beti.

Diruz lagun daitezkeen jarduketei dagokienez, zehazki, honako hauek dira: hiri-sarea berreskuratzeko azterlanak eta proiektuak idaztea, espazio publikoa hobetzeko obrak edo instalazioak egitea, eta jarduera komunitario eta sozialei lotutako erabilera publikoak ezartzea.

Azahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, "Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak pertsonengan pentsatutako hirigintza bilatzen dugu, ingurumen-jasangarritasunaren, hazkunde ekonomiko jasangarriaren eta gizarte-kohesioaren bila jardun integrala ahalbidetuko duen hirigintza-eredu bat. Laguntza horien bidez, berdintasun, jasangarritasun eta lurralde-kohesioko irizpideen arabera eraikitako Gipuzkoarantz aurrera egiteko urratsak ematen ari gara.

  

2404