Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro COVID-19an positibo berri bat egoitzetako egoiliarren artean

COVID-19an positibo berri bat egoitzetako egoiliarren artean

Donostiako Hermano Garate - San Ignacio guneko bigarren pertsona bati diagnostikatu diote gaitza

Azken 24 orduetan egoiliar batek COVID-19an positibo eman du Donostiako San Ignacio zentroan –Hermano Garate zentroarekin batera egoitza-gune bera osatzen du–, eta, beraz, azken kasu honekin aste honetan bi pertsonari diagnostikatu diote gaitza gune horretan. Ondorioz, bi horiek dira lurraldeko zaharren arretarako egoitza sarean indarrean dauden COVID-19 kasuak. Sintomak azaleratu ostean baieztatu ahal izan da positibo eman berri duen pertsonaren diagnosia eta, momentuz, egoitzako instalazioetan bakartuta dago. Atzo Hermano Garaten konfirmatutako kasuak, berriz, Eibarko Ospitalean jarraitzen du, COVID-19a jasaten duten egoitzetako egoiliarren arretarako gune berezian.

Hermano Garate - San Ignacio egoitza-gunean dagoeneko paseatzera irtetzeko aukera mugatuta zuten eta bertan kokatutako eguneko zentroak itxita dirau. Hasiera batean, gune osoko egoiliar eta langileei egindako prebentziozko baheketan negatibo eman zuen bigarren kasu honek; ondoren sintomak garatu zituen, ordea. Orain, PCR testak egingo zaizkie berriro azken kasu positibo honen sektore berean bizi diren egoiliarrei, zein bertako langileei.

Lurraldeko adinekoentzako egoitza sareak 65 zentro eta 5.425 plaza ditu. Gizarte Politiketako Departamentuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin etengabeko harremanean, Zaintza eta Alerta Sistema aktibo mantentzen du Gipuzkoako gizarte-zerbitzuetan eta -baliabideetan COVID-19ari aurre egiteko eta, horrela, birusaren hedapena denbora errealean zaintzeko eta gizarte-baliabideak eta -zerbitzuak indartzeko.

  

1344