Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Akordioa Soraluzeko Udala eta Aldundiaren artean Baltegieta 2 eraikin kirol-kulturala handitzeko

Akordioa Soraluzeko Udala eta Aldundiaren artean Baltegieta 2 eraikin kirol-kulturala handitzeko

Helburua da eraikinean espazio estali gehiago sortzea zerbitzu gehiago eskaintzeko.

Helburua da eraikinean espazio estali gehiago sortzea, gimnasioa, spinning aretoa eta areto balioaniztuna jartzeko.

Exekuzio aurrekontu osoa 568.189,22 eurokoa da eta Foru Aldundiak 250.000 euroren ekarpena egingo du.

Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du".

Soraluzeko alkate den Iker Aldazabalek eta Kultura eta Kiroleko diputatu den Denis Itxasok hitzarmen bat sinatu dute, lankidetzan bertako pilotalekua berritzeko. Exekuzioaren kostua 568.189,22 eurokoa da, eta Foru Aldundiak 250.000 euroren ekarpena egingo du.

 

Kultur eta kirol erabilerarako eraikinaren proiektua 1986koa da; eraikinaren estalkia handitzeko proiektu bat egin zen 2006an, eta bertan gaztelekua dago gaur egun. Hala ere, eraikinean egun kirol eta kultur erabilerarako espazioa falta denez, eraikina berriro handitzeko aukera aztertu da.

 

Helburua da eraikinean espazio estali gehiago sortzea, gimnasioa, spinning aretoa eta areto balioaniztuna jartzeko. +8,57 m-ko kotan dagoen terraza estaltzea; terraza horretara areto balioaniztuna dagoen solairutik iritsi daiteke, edo espazio hori eta +11,70 m-ko kotan dagoen goiko solairua, zeinetara kanpotik zuzenean iritsi baitaiteke, elkar komunikatzen dituen kanpoko eskaileraren bidez.

Kirol ekipamenduak birmoldatu, berritu, ordeztu eta lekualdatzeko 2017-2020 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren esparruan sartzen da laguntza; izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat inbertsio finantzatuko ditu lurraldeko kirol azpiegiturak hobetzeko eta, horrela, erantzuna emateko Gipuzkoako gizarteak jarduera fisikoa eta kirola egiteko duen premiari. Aldundiak lehentasuna eman dio egungo ekipamenduak berritu eta birmoldatzeari, instalazio berriak eraikitzearen ordez.

Itxasok nabarmendu duenez, "planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du".

“Foru Aldundian adin guztietako, edozein sexuko eta jatorri guztietako herritarrek instalazio egokiak izan ditzaten eta horietara sarbidea izan dezaten nahi dugu, haietan kirola edo gainerako aisialdiko jarduerak egin ahal izateko eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetzeko”, esan du Itxasok. 

Bai Soraluzeko Udalak bai Aldundiak balorazio ona eman diote lankidetzari, eta adierazi dute bizi ditugun garai hauetan inoiz baino beharrezkoagoa dela baliabide publikoak modu eraginkorrean eta jasangarrian erabiltzea, erakundeen arteko lankidetzatik abiatuta.

  

1499