Txiki Txokok jaso du 2025eko Gipuzkoako Boluntariotza Saria, komunitatea eta zaintza eredu dituen ekimenak
Txiki Txokok jaso du 2025eko Gipuzkoako Boluntariotza Saria, komunitatea eta zaintza eredu dituen ekimenak
Txiki Txokok jaso du 2025eko Gipuzkoako Boluntariotza Saria, komunitatea eta zaintza eredu dituen ekimenak
Txiki Txoko sare komunitarioa da, 39 boluntario dituena eta 1.300 laguntza-ekintza baino gehiago burutu dituena azken urtean. Egoera bereziki ahulean dauden 265 emakume eta haurri laguntzen die. Errekonozimendua Boluntariotzaren Nazioarteko Egunen egin da, Ipuskoa 1025 – 2025 programaren barruan egin den jardunaldiaren baitan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2025eko Boluntariotza Saria eman dio gaur Arrats elkartearen Txiki Txoko proiektuari. Zainketa eta Gizarte Politiketako departamentuak ematen duen sari garrantzitsuena da, egun bereziki sinboliko honetan ematen duena: abenduaren 5ean, Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean. Maite Peña diputatuak azpimarratu duenez, "Gipuzkoa ez litzateke ezagutzen dugun Gipuzkoa boluntariotzarik gabe", milaka pertsonak lurraldearen ongizateari ematen dioten balio eraldatzailea azpimarratuz.
Txiki Txoko 20 urte baino gehiagoko ibilbidea duen laguntza-sare komunitarioa da, bereziki emakume migratzaileei eta konplexutasun emozional, sozial eta ekonomiko handiko egoerei aurre egiten dieten guraso bakarreko familiei zuzendua. Proiektuak 39 boluntario ditu — gehienak emakumeak, horietako asko erretiratuak —, eta azken urtean 1.376 laguntza-ekintza egin dituzte hurbiletik, 265 laguni lagunduz, horien artean 100 emakume, 78 neskato eta 87 mutiko. "Zifra bakoitzaren atzean bizitzarekin, erresilientziarekin, harrerarekin, integrazioarekin eta zaintzarekin lotura duen istorio bat dago. Boluntariotzarekin harreman zuzena izan duten istoriak", adierazi du Peñak.
Diputatuak ekimenaren izaera guztiz inspiratzailea nabarmendu du: emakumeei laguntzen dieten emakumeez ari gara, askotariko esperientziekin eta konpromiso komunitario handiarekin. "Bereziki esanguratsua da bere garaian Txiki Txokoren erabiltzaile izan ziren emakume batzuk gaur egun boluntarioak izatea. Keinu hori — egun batean jaso zutena ematea — komunitatearen adierazpenik errealena da", adierazi du. Epaimahaiak nabarmendu duenez, Txiki Txokoren lanak "gure zaintza sistema humanizatzen, osatzen eta indartzen du", eta eguneroko elkartasunak lurraldearen ongizatearen zati handi bat nola mantentzen duen erakusten du.
Gipuzkoako komunitatea eta gizarte-babeseko sistema
Sariaren banaketa "Gizarte-babeseko komunitatea eta sistema Gipuzkoan: aukerak eta erronkak" jardunaldiaren barruan egin da, Gipuzkoaren idatzizko lehen aipamenaren (Ipuskoa 1025 – 2025) milagarren urteurrena ospatzeko antolatutako jarduera-zikloaren barruan. Jardunaldian erakundeetako ordezkariak, hirugarren sektore sozialeko erakundeak, teknikariak eta komunitateak ongizatearen eraikuntzan duen eginkizunari buruz hausrnartu dute, besteak bestek.
Hirugarren topaketa honek lurraldearen etorkizunerako funtsezkoak diren gaiak jorratu ditu: ekintza komunitarioa indartu beharra indibidualismo gero eta handiagoko testuinguru batean, gizarte-kohesioari eta kultura-aniztasunari eusteko erronkak, eta erakundeen, gizarte-erakundeen eta herritarren arteko lankidetza modu eraginkorrean antolatzeko aukerak. Hitzaldiek eta elkarrizketa-mahaiek arreta jarri dute Gipuzkoako identitate komunitarioa indartzeko, ongizate eredu prebentiboagoa eta parte-hartzaileagoa bultzatzeko, eta arlo publikoaren sendotasuna eta hurbileko sareen balio erantsia konbinatuko dituen gizarte-babeseko sistema finkatzeko.
Oro har, komunitateak ongizatearen zutabe gisa nola jokatzen jarrai dezakeen azaltzen duen begirada estrategikoa eskaini du jardunaldiak, Gipuzkoak gizarte-eredu justuago, berritzaileago eta kohesionatuago batekin duen konpromisoa indartuz.
175