Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Ura Bere Bidean lehen aldiz Gipuzkoan “Kantuz” ikuskizunaren bidez

Ura Bere Bidean lehen aldiz Gipuzkoan “Kantuz” ikuskizunaren bidez

Abenduaren 13an, larunbatean, Gipuzkoak Ura Bere Bidean proiektuari ongietorria emango dio. Illunbeko pabilioiak Kantuz hartuko du, Fair Saturday fundazioak bultzatutako ikuskizun berria, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin lankidetzan, Ipuskoako milurtekoaren ospakizunaren barruan.

Gipuzkoako Foru Aldundia

Ura Bere Bidean, Fair Saturday fundazioak 2021ean sortutako proiektua, euskal artista garaikide eta garai ezberdinetakoen elkargune izateko sortu zen. Urtero grabatzen eta interpretatzen dituzte beren kantuak, Fernando Velázquez musikari ospetsuak sinfonikoki moldatuta, eta orain arte Bizkaian eta Araban aurkeztu dira zuzenean.

Kantuz ikuskizuna, Gipuzkoan estreinaldia, esperientzia bakarra izango da, Ura Bere Bidean proiektuko aurreko ekitaldi guztietatik bereizten dena, izan Bizkaian (BEC!) zein Araban (Buesa Arena). Illunbek lehen aldiz hartuko du 360oko Ura Bere Bidean ikuskizuna, Euskadiko Orkestra protagonista eta Fernando Velázquez bera zuzendari izango delarik, oso berritzailea eta ezberdina izango den ekoizpen batean.

Azpimarratzekoa da Euskadiko Orkestra euskal artistekin elkarlanean aritu den orkestra aitzindaria izan dela —Fernando Velázquezen zuzendaritzapean eta konposizioekin—. Izan ere, 2016an, Fair Saturday fundazioak sustatuta, Ura Bere Bidean izango zenaren aurrekaria egin zen Bilboko Campos antzokian, Euskadiko Orkestraren, Doctor Deseo, Zea Mays eta Eñaut Elorrietaren parte-hartzearekin.

Ura Bere Bidean Kantuz ekimenak euskal abesti garaikide eta estilo ezberdinen “kantua” sustatzea du helburu. Kantuz-en giro komunitario berezia
sortuko da pantaila erraldoien bidez, kantutegiak erabiliz eta Gipuzkoako hainbat abesbatza parte- hartzaile izango direlako. Hori dela eta, Fair Saturday fundazioak, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin elkarlanean, gonbidapena luzatuko die lurraldeko abesbatzei ekitaldian parte hartzeko eta Gipuzkoako tradizio korala bizirik Ura Bere Bidean lehen aldiz Gipuzkoan “Kantuz” ikuskizunaren bidez mantentzen duten abeslariei eskerrak emateko.

Kantuz-ek 25 artista eta euskal talde bilduko ditu, bi ordu baino gehiagoko zuzeneko musika eskainiz, garai eta estilo ezberdinetako kantu herrikoiak sinfonikoki berrinterpretatuz; 70eko hamarkadako artistekin hasi eta azken urteotan lehen diskoa argitaratu dutenetaraino.


Kantuz kontzertuan parte hartuko duten artistak hauek dira: Süne, Eider, Neomak, Amak, Idoia, Maren, Olatz Salvador, Nøgen, Sua (Ane Barrenetxea), Eñaut Elorrieta, Skakeitan (Pello Armendariz), Xabi Solano, En Tol Sarmiento (Iñigo Etxezarreta), Zea Mays (Aiora eta Piti), Gozategi, Betagarri (Iñaki Ortiz), Mikel Urdangarin, Leihotikan, Urtz (Xabi Camarero), Sorotan Bele, Su Ta Gar (Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida), Doctor Deseo (Francis), Anje Duhalde, Erramun Martikorena eta Urko.


Kantuz-en ekoizpen eszenikoa Iñaki Irastorza argiztatzaile beasaindarrak sortuko du, nazioarteko mailako argi eta efektuekin, oso konplexua eta berritzailea izango den ikuskizun batean.


Ura Bere Bidean proiektuak belaunaldi ezberdinetako artistak balioan jarri nahi ditu, euren ekarpena aitortu, publiko berriak sortu eta zabaltzea bilatu, esperientzia bakarrak eta hunkigarriak sortu, banaketa eredu berriak esperimentatu eta azken 50 urteetako euskarazko musikaren inguruan ondare sinfonikoa eraiki. Horretarako, ekimen hauek garatzen dira:

  • Urteroko berridazketa sinfonikoa (urtarrila- maiatza). Fernando Velázquez musikari getxotarrak euskal abestiak orkestrarako moldatzen ditu. Urtero 20-25 partitura berritzen dira. Gaur arte 100 kantu baino gehiago berritu dira.
  • Partituren argitalpena (martxoa-uztaila). Kororako eta musika-tresna ezberdinetarako moldaketak egiten dira, euskal eskoletara eta abesbatza mundura zabaltzeko.

 

  • Grabazioak (ekaina-uztaila). Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin, baita artistekin ere.
  • Mikro-dokumentalak (abuztua-urria). Sortzaileen hausnarketak, oroitzapenak eta esperientziak biltzen dira.
  • Ura Bere Bidean Korala Buesa Arenan (iraila). Gasteizen, Arabako abesbatzen parte- hartzearekin. 2025ean hirugarren edizioa izango da.
  • Ura Bere Bidean Ura (urria). Abesti berriak Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin, BEC!en.
  • Ura Bere Bidean Kantuz (abendua). Gipuzkoan estreinaldia, Euskadiko Orkestraren parte- hartze nagusiarekin.
  • Formatu digitalak (2025ean). Spotify eta Apple Music-en abesti guztiak argitaratzen ari dira pixkanaka.

Sortu zenetik, Ura Bere Bidean proiektuak, bere ekitaldi ezberdinen bidez eta denboran zehar, eragin nabarmena sortu du hainbat arlotan:

 

  • Eragin ekonomikoa. 1M € baino gehiago sortu dira euskal artisten alde, eta 1,7M € baino gehiago musika ekoizpeneko tokiko enpresentzat. Kantuz-ek 750.000 € baino gehiago sortuko ditu.
  • Publikoa. 2021 eta 2024 artean 63.000 lagun bildu dira. %40 Gipuzkoatik izan dira, nahiz eta orain arte ez den han ekitaldirik egin. Horregatik, Donostian Kantuz egitea erabaki da.
  • Eragina. 20.000 pertsonako komunitatea eta 32 milioi inpaktu baino gehiago sarean eta offline.
  • Ondare kulturala. 100 abesti sinfonikoki berritu dira, artista ezberdinen arteko elkarlan berriak sortuz. 50 abestiri buruzko mikro- dokumentalak ere sortu dira.

Abenduaren 13ko larunbaterako sarrerak lehenik Ura Bere Bidean komunitatearentzat egongo dira eskuragarri, irailaren 3an, asteazkena, 10:00etan;
eta publiko orokorrarentzat hurrengo egunean, osteguna, 4an, 10:00etan. Interesa dutenek komunitatean izena eman dezakete www.uraberebidean.eus webgunean.


Sarreren eskari handia egonez gero, abenduaren 12an, ostirala, bigarren saioa irekiko litzateke, BEC!eko urri amaierako saioetan gertatzen den bezala.

Ura Bere Bidean Kantuz proiektua Fair Saturday fundazioak bultzatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Donostiako Udalarekin eta Laboral Kutxarekin lankidetzan; eta noski, lehen ediziotik laguntza erakutsi duten guztiei esker.

  

7061