Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Urriaren 4an Donostian ospatuko da Aspace Eguna 2025, ‘Mugarik gabeko inklusioa’ lemapean

Urriaren 4an Donostian ospatuko da Aspace Eguna 2025, ‘Mugarik gabeko inklusioa’ lemapean

Donostiako Orfeoiak, Musikenek eta Euskadiko Orkestrak jasoko dute Aspalagun 2025 Saria, urriaren 4an, Zuloaga Plazan. Aspace Egunean izango dira baita ere martxa, bazkaria eta adin guztietarako jarduerak, tartean musika, karaokea, puzgarriak eta zozketa ugari.

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundian egin da gaur goizean Aspace Eguna 2025 aurkezteko ekitaldi instituzionala. Aurten, ospakizuna urriaren 4an, larunbata, egingo da Donostian, ‘Mugarik gabeko inklusioa - Inclusión sin límites’ lemapean.

Prentsaurrekoan parte hartu dute, Maite Peña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zaintza eta Gizarte Politiketako diputatu nagusia, Rosa Iglesias, Aspace Gipuzkoako lehendakaria eta Lourdes Etxaniz, Aspace Gipuzkoako zuzendaritza batzordeko kidea

Aspace Eguna erreferente bilakatu da Gipuzkoan: helburua da garun-paralisia duten pertsonen eta haien familien errealitatea ikusaraztea eta, aldi berean, gizartearen konpromisoa indartzea, inklusioarekin, aukera-berdintasunarekin eta aniztasunarekiko errespetuarekin. Sortu zenetik, egunak sentsibilizazioa, kultura, musika eta kirola uztartzen ditu, herritar guztiei irekita dagoen gune parte-hartzaile batekin.

Hiru erakunde

Aurten, Aspalagun 2025 Aitortza jasoko duten erakundeak hauek dira:

• Orfeón Donostiarra

• Musikene

• Euskadiko Orkestra

Aitortza emateko ekitaldia larunbatean, urriaren 4an, 11:30ean izango da Zuloaga plazan. Donostiako Orfeoiaren ordezkariak izango dira Germán Ormazabal (zuzendaritza batzordekidea) eta José Luis Aramburu (kantari presidenteordea). Musikeneren izenean, Miren Iñarga zuzendaria egongo da, eta Euskadiko Orkestraren izenean, Mikel Cañada.

Ekitaldiaren ondoren, garun-paralisia duten pertsonak, haien familiak, profesionalak, boluntarioak eta Aspaceko lagunak elkartuko dira gizarte osoarekin batera, ‘Mugarik gabeko inklusioa’ lemapean.

Maite Peña: “Sentsibilizazioa eta oztopak gaindetzea”

Agerraldian, Maite Peñak, Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak azaldu du “Oso presente dut Aspace Eguna ospakizun hutsa baino askoz gehiago dela; gizarte gisa bizi nahi dugun etorkizun horretara begiratezko modu bat ere bada. Egun hau garun-paralisia duten pertsonak eta haien familiak ikusarazteko behar beherrezkoa da, eta baita gure babesa adierazteko ere. Aspace bezalako erakundeekin dugun harremana ere jarri nahi dut balioan. Izan ere, Gipuzkoako gizarte politiketan erreferente dira orain medi erdi baino gehiagotik. Egindako lanari esker, zaintza-eredu gizatiarrago batean egin dugu aurrera, baina oraindik baditugu erronkak: sentsibilizazioa indartzea, oztopoak haustea eta pertsona orok aukera-berdintasunean bere bizitza-proiektua garatu ahal izatea. Horregatik, herritar guztiak gonbidatu nahi ditut egun honetan parte hartzera; izan ere, keinu bakoitzak, parte-hartze bakoitzak, Gipuzkoa inklusiboago, solidarioago eta anitzago batera eramango gaitu».

Rosa Iglesias: “Ospatzeko eta aldarrikatzeko eguna”

Rosa Iglesias, Aspace Gipuzkoako lehendakariak, nabarmendu du: “Aspace Eguna ospatzeko eguna da, baina aldarrikatzeko ere bai. Garun-paralisia duten pertsonen eta haien familien errealitatea ikusarazi nahi dugu, eta gurekin lankidetzan ari diren erakundeak aitortu, aurten sarituko ditugunak kasu. Ekitaldien ostean, festak jarraipena izango du 14:00etan Goienetxe zentroan egingo den bazkari sozialarekin. 500 lagun baino gehiago biltzea espero da, familien, erabiltzaileen, profesionalen eta boluntarioen artean. Arratsalde osoan izango dira ekintza ugari adin guztientzat: musika zuzenean, karaokea, puzgarriak eta zozketak”.

Lourdes Etxaniz: “Pertsona eta erakundeei eskertza”

Lourdes Etxanizek, Aspace Gipuzkoako zuzendaritza batzordeko kideak, gogorarazi du:“Iaz sortu genuen Aspace Gipuzkoako lagunak egiteko marka: Aspalagun. Horren bidez, elkartea ikusgarri egin eta garun-paralisia ezagutarazi nahi dugu. Aurten aitortza jasoko duten erakundeak gure kolaboratzaileak dira, eta urtero zabaltzen joango gara esker ona erakutsiz. Marka honen bidez, helburua bikoitza da: batetik, Aspace Gipuzkoako lagunen kopurua handitzea; eta bestetik, garun-paralisia duten pertsonak sostengatzen nabarmendu diren pertsona eta kolektiboei esker ona adieraztea”.

  

2265