Aldundiak sexu indarkeriaren biktimentzako arreta integraleko baliabide nagusia zabaldu du Donostian
Zentroa eguneko 24 orduetan egongo da zabalik, urteko 365 egunetan. Baliabide nagusia Donostian dago eta Arrasate eta Goierriko beste bi zentroekin osatuko da zerbitzua lurralde mailan.
